Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi

Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 58. Edizioa 2010  > Sailak eta filmak
Zinemira-Euskal Zinemaren Panorama
58. Edizioa 2010
Filmak
Filmak
Zinemira - Euskal Zinemaren Panorama
Zinemira - Euskal Zinemaren Panorama
80 egunean / For 80 Days
Jon Garaño , Jose Mari Goenaga
Espainia 
Axunek 70 urte ditu eta ospitalean dago bere alabaren senar ohia zaintzeko. Sorpresa handia hartuko du aldameneko gaixoa zaintzen ari den emakumea gazte denborako lagun Maite dela konturatzean. Laster ikusiko dute bien arteko kimika ez dela aldatu, duela 50 urte bezalaxe jarraitzen duela. Biak dibertituko dira eta berriz elkar aurkitu izanaz gozatuko dute, Axunek Maite lesbiana...
Axunek 70 urte ditu eta ospitalean dago bere alabaren senar ohia zaintzeko. Sorpresa handia hartuko du aldameneko gaixoa zaintzen ari den emakumea gazte denborako lagun Maite dela konturatzean. Laster ikusiko dute bien arteko kimika ez dela aldatu, duela 50 urte bezalaxe jarraitzen duela. Biak dibertituko dira eta berriz elkar aurkitu izanaz gozatuko dute, Axunek Maite lesbiana dela jakiten duen arte. Axunek kontrajarritako bi sentimenduri egin beharko die aurre: Nori entzun? Bihotzari ala buruari?
Ámár
Isabel Herguera
Espainia 
Ines Indiara joango da, urteetan buru-sendategi batean bizi den bere lagun Ámári bisita egitera. Inesek elkarrekin igarotako azken egunak gogoratuko ditu, bai eta lagunak egindako itzultzeko promesa ere.

Amerikanuak
Nacho Reig
Espainia 
Amerikanuak dokumentalak Nevadako (AEB) Elko herrira joandako zenbait immigrante euskaldunen historia kontatuko digu. Funtsean, nostalgiari buruz hitz egingo digu, herrialde arrotz batean bizitza duina eramateko borrokari eta komunitate bateko kide sentitzeari buruz.

Artalde / Flock
Asier Altuna
Espainia 
Hirian galduta ibiliko da artzain bat bere artaldearen bila. Haren deiek pertsona batzuen arreta erakarriko dute eta atzetik joatea erabakiko dute.
Hirian galduta ibiliko da artzain bat bere artaldearen bila. Haren deiek pertsona batzuen arreta erakarriko dute eta atzetik joatea erabakiko dute.
Daisy Cutter (Bitxilore ebakitzailea)
Enrique García, Rubén Salazar
Espainia 
Daisy Cutter filmak hamar urte eskaseko neskato baten istorioa kontatzen du. Zaira du izena eta, beste askok bezala, gerraren injustizia jasan behar du bere ikuspegi samur eta xalotik. Zairak, egunero, bitxiloreak biltzen ditu lagun batentzat, haren falta sentitzen baitu; ez du laguna ahaztu nahi, ez du galdu nahi...

El premio / The Award (Saria)
León Siminiani
Espainia 
Pilar eta Manuel ospakizun giroko gau glamourtsu baterako prestatu dira. Hala izan behar zukeen. Baina denbora luzetxo daramate beren harremana alfonbra gorriaren azpira erratzaz bultzatzen...
Pilar eta Manuel ospakizun giroko gau glamourtsu baterako prestatu dira. Hala izan behar zukeen. Baina denbora luzetxo daramate beren harremana alfonbra gorriaren azpira erratzaz bultzatzen...
Exhibition 19
Alaitz Arenzana , Maria Ibarretxe
Espainia 
Exhibition 19 erretratu anizkuna da, alde batetik, sormenaren eta profesionaltasunaren exijentzietan oinarritutako mundu batean beren ikonografia propiorik ez duten emakumeena eta, bestetik, mundu horren barrualdea eratzen duten tokiena.

Khorosho / Everything's Alright (Dena ongi)
Miguel Ángel Jiménez
Espainia 
Andro eta Beka berriro elkartzen direneko istorioa da Khorosho. Armadako kide ohi horiek, oroitzapen txar ugari, kontzientzia txarra saskika eta konta ezin ahala zigarro partekatzen dituzte.
Andro eta Beka berriro elkartzen direneko istorioa da Khorosho. Armadako kide ohi horiek, oroitzapen txar ugari, kontzientzia txarra saskika eta konta ezin ahala zigarro partekatzen dituzte.
La gran carrera / The Great Race (Lasterketa handia)
Kote Camacho
Espainia 
1914. urtea Lasarteko hipodromoak lasterketa ikusgarri bat iragarri du: inoiz ikusi ez den saria eramango du zaldi irabazleak. Munduko zortzi zaldi eta behor onenek eman dute izena. Kontinente guztietatik etorritako zaldizale eta apustugileak bildu dira lasterketa handiaren sonak erakarrita: Milioi Erdiko Sari Handia.

La plaza de la música / The Music Square (Musika plaza)
Juan Miguel Gutiérrez
Espainia 
Duela gutxi halabeharrez jakin nuen gure ama amianto hautsa arnasteagatik hil zela. Hautsa egiten zuen fabrika bizi ginen etxetik hurbil zegoen. Aurkikuntza kolpe handia izan zen niretzat, eta ondorioz, nire bihotzaren barru-barrutik Indiako hondartzetarainoko bidaia egitera eraman ninduen; hantxe desegiten dituzte gaur egun barruan duten amiantoaren beldurragatik Europan inork...
Duela gutxi halabeharrez jakin nuen gure ama amianto hautsa arnasteagatik hil zela. Hautsa egiten zuen fabrika bizi ginen etxetik hurbil zegoen. Aurkikuntza kolpe handia izan zen niretzat, eta ondorioz, nire bihotzaren barru-barrutik Indiako hondartzetarainoko bidaia egitera eraman ninduen; hantxe desegiten dituzte gaur egun barruan duten amiantoaren beldurragatik Europan inork desegin nahi ez dituen ontziak. Juan Miguel Gutiérrez
Mugaldekoak
Fernando Bernués , Mireia Gabilondo
Espainia 
Mugaldekoak 40ko hamarkadako lehenengo urteetan dago girotua, mugaren alde honetan Gerra Zibilaren zauriak oraindik irekita zeuden eta bestaldean Alemaniako armadaren okupaziopean bizi ziren garaian. Comète Sarea da ardatz nagusia, Bigarren Mundu Gerran Nafarroako mugan kokaturiko fenomenoa: etsaiaren lurraldean eroritako hegazkinlari ingelesen ebakuazio klandestinoa. Hegazkin...
Mugaldekoak 40ko hamarkadako lehenengo urteetan dago girotua, mugaren alde honetan Gerra Zibilaren zauriak oraindik irekita zeuden eta bestaldean Alemaniako armadaren okupaziopean bizi ziren garaian. Comète Sarea da ardatz nagusia, Bigarren Mundu Gerran Nafarroako mugan kokaturiko fenomenoa: etsaiaren lurraldean eroritako hegazkinlari ingelesen ebakuazio klandestinoa. Hegazkinlariak Alemaniako armadaren lerroetatik Ingalaterraraino eramaten zituzten, Frantziaren eta Espainiaren arteko pasabide arriskutsua zeharkatuz, kontrabandoaren ohiko bideetatik. Sareak nazioarteko partaideak zituen: ingelesak, frantsesak, belgikarrak eta, batez ere, euskaldunak. Gerraondo giro horretan, herri baten eta bertako familien bizitza pribatuen historiak ere ezagutuko ditugu: maitasuna, gorrotoa, leialtasuna, traizioa, sekretuak, gezurrak, aitorpenak, aurkikuntzak, eta abar...
Ondar ahoak / Mouths of Sand
Angel Aldarondo
Espainia 
Atunak hilabeteak ematen ditu hibernatzen, Kantauri itsasoan elikatze etapa aktiboa amaitu ondoren. Urtaro horiek grabatuta geratzen dira atunaren gorputzean, eraztunak osatuz: marka ilunak geratzen zaizkie elikatu ez diren sasoian.

Prohibido recordar / Debekatuta dago oroitzea / To Remember Is Forbidden (Debekatuta dago oroitzea)
Txaber Larreategi, Josu Martínez
Espainia 
Urte asko igaro dira 1944an Saturrarango emakumeen kartzela itxi zutenetik. Memoria historikoa berreskuratzeko lan egiten ari den jendeari esker, pixkanaka, argitzen ari dira Gerra Zibileko puntu ilun asko. Hala ere, isiltasuna da nagusi oraindik. Artean, ahantzitako jende asko dago eta gauza ugari gogoratzeko...

Sagarren denbora. 25 urte deserritik itzultzen / Apple Time. 25 Years of Exile (Sagarren denbora. 25 urte deserritik itzultzen)
Josu Martínez, Txaber Larreategi
Espainia 
Kristiane Etxaluz zuberotarra eta Alfonso Etxegarai bizkaitarra ez dira bikote arrunta. Gaztetatik euskal independentismoarekiko konpromisoa izan dute, eta beren maitasuna 7.000 km-ko distantziarekin bizi behar izan dute ondorioz, Alfonso Afrikako irla txiki batean erbesteratuta baitago. Nolanahi ere, erbestea gorabehera, beren begiradak Bidasoako herrialdean jarrita dituzte, e...
Kristiane Etxaluz zuberotarra eta Alfonso Etxegarai bizkaitarra ez dira bikote arrunta. Gaztetatik euskal independentismoarekiko konpromisoa izan dute, eta beren maitasuna 7.000 km-ko distantziarekin bizi behar izan dute ondorioz, Alfonso Afrikako irla txiki batean erbesteratuta baitago. Nolanahi ere, erbestea gorabehera, beren begiradak Bidasoako herrialdean jarrita dituzte, eta beren bihotzak sagarren denboran; oraindik iristear dagoen sagarren denboran.
Simplemente / Simply
John Andueza
Espainia 
?Despertar los sentidos? dantza-taldeko artistek ideia oso berezia izan dute: Oriñóngo hondartzan ikuskizun bat antolatzea. Ez da erronka erraza, aurretik ez baitituzte inoiz beren koreografiak aire zabalean egin. Hitzordu garrantzitsua baino egun batzuk lehenago, taldekideak herrira iritsiko dira. Alde batetik, gogor entseatuko dute hondartzan bertan. Eta beharrezko baimenak...
?Despertar los sentidos? dantza-taldeko artistek ideia oso berezia izan dute: Oriñóngo hondartzan ikuskizun bat antolatzea. Ez da erronka erraza, aurretik ez baitituzte inoiz beren koreografiak aire zabalean egin. Hitzordu garrantzitsua baino egun batzuk lehenago, taldekideak herrira iritsiko dira. Alde batetik, gogor entseatuko dute hondartzan bertan. Eta beharrezko baimenak kudeatuko dituzte. Eta bidean aurkitutako zailtasun teknikoak konponduko dituzte. Eta, bestetik, beren lagunekin kostaldean oporrez gozatzeko aprobetxatuko dute. Bi kamera izango dira egonaldi osoaren lekuko, taldearen bizikidetza filmatuko dute, haien artean gertatzen den guztia eta inguruko pertsonekin gertatzen den guztia... Eta kamera horiek bertan izango dira ikuskizunaren egunean, ekimen bitxi honen arrakastaren edo porrotaren berri emateko.
TTAUP, TTAUP! Arraun kolpeka / TTAUP, TTAUP! The Beating of the Oars
Eneko Dorronsoro
Espainia 
Zumaia, kostaldeko herria. 2007ko negua arraun elkartean. Traineru denboraldia udan jokatzen da, baina prestaketak hasiak dira dagoeneko. Entrenamendu gogorrak, konpetentzia, deskarteak. Guztiak traineru berean. Hamahiru arraunlari, bakoitza bere itxaropenekin, bere kezkekin eta bere ilusioarekin. Denboraren distantziatik atzera begira, traineruak itsasoan utzitako arrastoa da ...
Zumaia, kostaldeko herria. 2007ko negua arraun elkartean. Traineru denboraldia udan jokatzen da, baina prestaketak hasiak dira dagoeneko. Entrenamendu gogorrak, konpetentzia, deskarteak. Guztiak traineru berean. Hamahiru arraunlari, bakoitza bere itxaropenekin, bere kezkekin eta bere ilusioarekin. Denboraren distantziatik atzera begira, traineruak itsasoan utzitako arrastoa da dokumental hau. 2007ko denboraldi hartan Zumaiako arraunlariekin bizitakoa. Entrenamenduz entrenamendu, estropadaz estropada... TTAUP, TTAUP! Arraun kolpeka.
Un novio de mierda / A Shitty Boyfriend (Hau mutil lagun kakontzia!)
Borja Cobeaga
Espainia 
Lau hilabete elkar ikusi gabe igaro ondoren, neska bat bisitatuko du senargai ohiak.
Lau hilabete elkar ikusi gabe igaro ondoren, neska bat bisitatuko du senargai ohiak.
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea