Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 58. Edizioa 2010  > Sariak eta Epaimahaiak > Zinema Eskolen Sariaren Epaimahaia > DANIS TANOVIĆ
DANIS TANOVIĆ
Presidentea
 

Danis Tanović guraso bosniarren semea da eta Bosniako Zenica hirian jaio zen 1969an. Sarajevon igaro zuen haurtzaroa eta han egin zituen lehenengo eta bigarren mailako ikasketak. Sarajevoko Unibertsitateko Kontserbatorioan ikasi zuen pianoa jotzen. Geroago, Sarajevoko Arte Dramatikoko Akademian sartzea erabaki zuen. Hala ere, ikasketak utzi behar izan zituen 1992an, Sarajevoko setioaren ondorioz.

Tanović Bosnia eta Herzegovinako Armada misio arriskutsuetara jarraitu zuen filmaketa taldeari batu zitzaion, eta garai hartan sorturiko materiala, Sarajevoko setioari eta Bosniako gerrari buruzko film eta erreportaje askotan erabili izan dute.

1995ean ikasketei berriz heltzea erabaki zuen, baina Bruselan. Ikasten ari zen bitartean hainbat dokumental egin zituen, eta guztiekin izan zituen kritika onak.

Zertxobait geroago, lehenengo filma zuzentzen hasi zen, No Man’s Land; gidoia ere berea zen. Filma 2001eko Canneseko jaialdian estreinatu zuten eta irabazi zuen lehengo saria Gidoi Onenarena izan zen. Ondoren, Ingelesezkoa Ez Den Film Onenaren Oscar saria etorri zen (2001). No Man’s Land filmak, guztira, 42 sari irabazi ditu, Gidoi Onenaren Europako Akademiaren saria, Opera Prima Onenaren Zesar saria (2001) eta Ingelesezkoa Ez Den Film Onenaren Urrezko Globoa (2002) barne. Nazioarteko estreinaldian harrera oso ona izan zuen kritikarien eta publikoaren aldetik. Zinemaren historian sari gehien irabazi dituen filmetako bat izan da.

Tanovićek 2005ean amaitu zuen bigarren film luzea, L’Enfer, Krzysztof Kieslowskiren eta Krzysztof Piesiewiczen gidoia zuena. Film hori poloniar bikoteak egin nahi zuen trilogiaren bigarren lana da: Heaven (Tom Tykwer-ek 2002an filmaturikoa), Hell and Purgatory.

Egin dituen azken filmak Triage (2009) eta Cirkus Columbia (2010) dira. Azken honek, Sarajevoko zinema jaialdia inauguratu zuen eta Venezian (Venice Days) eta Toronton parte hartzeko hautatu dute. Gainera, aurten Zinemaldiko Zabaltegi-Bitxiak sailean proiektatuko dute.

Tanovićek nazionalitate bikoitza du, bosniarra eta belgikarra, eta gaur egun Sarajevon bizi da, emaztearekin eta bost seme-alabekin. Parisen bizi izan zen 2007ra arte. 2008ko martxoan Naša Stranka (Gure Alderdia) alderdi politikoa sortu zuen, hainbat etniatako jendea biltzen duena.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea