Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 58. Edizioa 2010  > Zinemaldiaren Egunkaria > Elektra eta bere maitaleen argazkiak
Zinemaldiaren Egunkaria » ZABALTEGI
Elektra eta bere maitaleen argazkiak
ZUZENDARI BERRIAK/ MARIEKE, MARIEKE
Ostirala, 2010(e)ko irailak 17

Obsesio baten istorioa daMarieke, Marieke, obsesio freudiano baten istorioa hain zuzen ere, eta, normalean gertatu ohi denez, misterio bat, kontatzen ez den zerbait, zalantza bat aurkitzen da hemen ere arazoen oinarrian.


Oso gaztea zela hil zitzaion aita Mariekeri. Gero jakinen dugu bere buruaz beste egin zuela, eta horrek trauma bat sortu zion alabari, hamabi urte pasa ondoren desegin ez den trauma. Jeanne amarekin bizi da Marieke, baina amari ez zaio gustatzen bere senarra zenaz hitz egitea, ez du iragan hartara itzuli nahi, eta horregatik ez du egon nahi hildakoaren adiskiderik onena eta haren editorea izan zen gizonarekin. Senarra hil zenetik, Jeanne ez da inorekin ibili. Gainera, harreman korapilatsua dute bi emakumeek, esan liteke batek dena ahaztu nahiko lukeen bitartean, besteak etengabe bilatzen duela bere aita toki guztietan, eta horretarako gizon zaharrekin oheratuko da behin eta berriro. Oheratzeaz gain, bere maitaleen gorputzen atal desberdinen argazkiak egiten ditu Mariekek. Beraz dioenez, inperfekzioa maite duelako egiten ditu argazkiak.


Bestela, bizimodu arrunt samarra darama Mariekek. Txokolate fabrika batean egiten du lana eta amarengandik ihes egin nahi duenean bere lagunaren etxean bilatzen du aterpe. Egun batean, bere aitaren laguna izandakoa sartu da txokolate fabrikako dendan eta familia bizi izan zen etxera eraman du Marieke. Honek uste zuen etxea aspaldian bota zutela,amak horrela esan baitzion bere garaian, baina txikitako etxeak zutik dirau eta gainera aitaren gauzak topatuko ditu maleta baten barruan. Aurkikuntza horrek ez du, hala ere, bere egoera hobetuko; aitzitik, arazoak korapilatzen joanen zaizkio eta azkenean lehertu eginen da.


Obsesio batena ez ezik, porrot baten istorioa ere da Sophie Schoukensek zuzendutako filma. Eta pelikula bukatzean, zergatik jakin gabe, Mariekek bere maitale zaharrei egindako argazkiekin gogoratzen gara.

M.B.

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea