Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 58. Edizioa 2010  > Zinemaldiaren Egunkaria > Bost estreinaldi aurten Zinemiran
Zinemaldiaren Egunkaria » ZINEMIRA- EUSKAL ZINEMAREN PANORAMA
Bost estreinaldi aurten Zinemiran
Ostirala, 2010(e)ko irailak 17

Bost film berri estreinatuko dira aurtengo Zinemiran. Denera zortzi titulu aurkeztuko ditu euskal zinea ezagutaraztea helburu duen atal honek. Aurtengoan Alex Angulo aktoreak jasoko du Zinemira saria.

Mikel Olacireguiren ustez gurea bezalako jaialdiek “lekuan egiten den zinearen plataforma ere izan behar dute eta euskal zinearen industria gero eta indartsuagoa da”. Zinemaldiko zuzendariaren esanetan “pozgarria litzateke etorkizunean gero eta film euskaldun gehiago izatea sail ofizialean”.

Fikzio gutxi

Aurtengo ekoizpenak fikzioan baino gehiago errealitatean murgiltzen dira. Debekatuta dago oroitzea, Txaber Larreategi eta Josu Martínezen filmak,Saturrarango emakumeen kartzela ekartzen du gogora. Nacho Reigek aurkezten duen Amerikanuak dokumentalak berriz Nevadako Elko herrira joandako immigrante euskaldunen historia. Musika plaza, Juan Miguel Gutiérrezek Indiara egindako bidaia aurkezten du “hantxe desegiten baitituzte barruan duten amiantoaren beldurragatik Europan inork nahi ez dituen ontziak”. Josu Martínez eta Txaber Larreategiren bigarren filmak, Sagarren denbora. 25 urte deserritik itzultzen.Erbestaruta dagoela eta bere maitasuna 7.000 kilometrotara bizi behar duen gizonaren historia. Bosgarren filma Eneko Dorronsororen Ttaup, ttap! Arraun kolpeka da. Zumaiako arraunlari taldearen jarraipena.

Zinemirak urtean zehar euskal zineak emandako emaitzak ere biltzen ditu bigarren atal batean: Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak egindako 80 egunean ikusi ahal izango da; Mugaldekoak, Fernando Bernués eta Mireia Gabilondorena; eta Jon Anduezak otsailean estreinatu zuen Simplemente dokumentala.

Alex Angulo saritua
Iaz bezala, aurten ere Kimuak, euskal film labur onenen aukeraketa biltzen duen katalogo berriaren lehenengo proiekzioa izango du, profesionalentzat.

Álex Angulo aktoreak Zinemira Saria jasoko du aurtengo edizioan. Euskal Zinearen gala datorren asteazkenean, irailak 22, egingo da Victoria Eugenia antzokian, eta bertan emango zaio euskal zinemarentzat garrantzia duen artista baten ibilbidea nabarmentzen duen sari hori.

Álex Angulo erandiotarrak 1971n hasi zuen aktore ibilbidea Cómicos de la Legua antzerki taldearekin eta zineman egin zuen lehen lana Segoviako ihesa izan zen, 1981ean. Álex de la Iglesiarekin El día de la bestia egin zuen eta rol horri esker Aktore Onenaren Goya sarirako izendatu zuten. Zineman antzerkian eta telebistan maiz ikusi dugu eta,batez ere Castellote, Periodistas telesaileko pertsonaiak, ospe handia eman zion. Aurtengo Zinemaldiko Sail Ofizialean Óscar Aibar zuzendariaren El gran Vázquez filma aurkeztuko du.


Argi DORRONSORO

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea