Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 59. Edizioa 2011  > Sailak eta filmak
4 + 1: Mexikoko zinema garaikidea
59. Edizioa 2011
Filmak
Filmak
4 + 1: Mexikoko zinema garaikidea
4 + 1: Mexikoko zinema garaikidea
Luz silenciosa / Silent Light
Carlos Reygadas
Mexiko-Frantzia-Holanda 
Johan eta bere sendia menotarrak dira, Lehen Mundu Gerraren ostean Mexiko iparraldera joandako korronte protestante anabaptista baten jarraitzaileak. Horietako asko oso kontserbadoreak dira, eta XVI. mendeko baldintza berberetan bizitzea erabaki dute; beste batzuk, ordea, moderatuxeagoak, eta medikuntza zientifikoa onartzen dute. Edonola ere, telefonoa, Internet eta tankerako k...
Johan eta bere sendia menotarrak dira, Lehen Mundu Gerraren ostean Mexiko iparraldera joandako korronte protestante anabaptista baten jarraitzaileak. Horietako asko oso kontserbadoreak dira, eta XVI. mendeko baldintza berberetan bizitzea erabaki dute; beste batzuk, ordea, moderatuxeagoak, eta medikuntza zientifikoa onartzen dute. Edonola ere, telefonoa, Internet eta tankerako komunikabideak erabili gabe jarraitzen dute. Jainkoaren eta gizakien legearekin erabateko kontraesanetan, Johan ezkondua eta familiaburua beste emakume batekin maiteminduko da.
Abel
Diego Luna
Mexiko 
Abel bederatzi urteko mutila da, eta osasun mentaleko zentro batean daukate, bere portaeraren eta hitzik ez egiteko setaren ondorioz. Ama ezkongabeak medikuarekin hitz egingo du, haurrari astebetez kanpoan egoten utz diezaioten. Aita falta izanik, Abelek ezohiko aita baten egitekoa hartuko du bere gain. Film honek Horizontes eta Gazteriaren sariak eskuratu zituen 2010ko Donosti...
Abel bederatzi urteko mutila da, eta osasun mentaleko zentro batean daukate, bere portaeraren eta hitzik ez egiteko setaren ondorioz. Ama ezkongabeak medikuarekin hitz egingo du, haurrari astebetez kanpoan egoten utz diezaioten. Aita falta izanik, Abelek ezohiko aita baten egitekoa hartuko du bere gain. Film honek Horizontes eta Gazteriaren sariak eskuratu zituen 2010ko Donostia Zinemaldian.
Alamar / To the Sea
Pedro González-Rubio
Mexiko 
Dokumentalaren eta fikzioaren arteko lan honetan, Mexikoko kostaldean bizi den gizon bat, maia jatorriz, berriro elkartuko da emakume italiar batekin eduki zuen semearekin. Haurra laster joango da amarekin bizitzera; aita-semeak elkarrekin egongo dira denbora-tarte labur batez, naturarekin harremanetan.
Dokumentalaren eta fikzioaren arteko lan honetan, Mexikoko kostaldean bizi den gizon bat, maia jatorriz, berriro elkartuko da emakume italiar batekin eduki zuen semearekin. Haurra laster joango da amarekin bizitzera; aita-semeak elkarrekin egongo dira denbora-tarte labur batez, naturarekin harremanetan.
Intimidades de Shakespeare y Victor Hugo / Shakespeare and Victor Hugo’s Intimacies
Yulene Olaizola
Mexiko 
Mexiko Hiriko Shakespeare eta Victor Hugo artean dago Rosa Carbajal ostatua, istorio bitxi eta zirraragarria gertatutako tokia. Orain hogei urte, Rosak Jorge Riosse maizter gaztea ezagutu zuen, eta adiskide min bilakatu ziren. Film honek Horizontes sariaren aipamen berezia eskuratu zuen 2008ko Donostia Zinemaldian.
Mexiko Hiriko Shakespeare eta Victor Hugo artean dago Rosa Carbajal ostatua, istorio bitxi eta zirraragarria gertatutako tokia. Orain hogei urte, Rosak Jorge Riosse maizter gaztea ezagutu zuen, eta adiskide min bilakatu ziren. Film honek Horizontes sariaren aipamen berezia eskuratu zuen 2008ko Donostia Zinemaldian.
Lake Tahoe
Fernando Eimbcke
Mexiko 
Suntsitutako familia batetik ihes egiteko ahaleginetan, Juanek auto-istripua izango du hamasei urterekin. Autoa konpondu nahian hiria zeharkatzen ari dela, giro absurdu eta txundigarrian bizi diren hiru pertsona ezagutuko ditu; horiei esker, heriotza zer-nolako gertakari natural eta ulertezina den konprenituko du. Lake Tahoe 2008ko Donostia Zinemaldiaren Zabaltegi-Perlak sailea...
Suntsitutako familia batetik ihes egiteko ahaleginetan, Juanek auto-istripua izango du hamasei urterekin. Autoa konpondu nahian hiria zeharkatzen ari dela, giro absurdu eta txundigarrian bizi diren hiru pertsona ezagutuko ditu; horiei esker, heriotza zer-nolako gertakari natural eta ulertezina den konprenituko du. Lake Tahoe 2008ko Donostia Zinemaldiaren Zabaltegi-Perlak sailean eman zuten.
El lugar más pequeño / The Tiniest Place
Tatiana Huezo
Mexiko 
Gerra zibil latz batek astindutako El Salvadorreko herrixka batean girotutako dokumentala, bertako familia-talde baten bizimodua kontatzen duena. Tankera horretako sarraskia bizi ostean, gizakiak jaikitzeko, berreraikitzeko eta berriro bizitzari ekiteko zer-nolako gaitasuna duen erakusten du filmak. Erabat suntsitu ostean, biztanleen kemenari esker altxatutako herri honetako bi...
Gerra zibil latz batek astindutako El Salvadorreko herrixka batean girotutako dokumentala, bertako familia-talde baten bizimodua kontatzen duena. Tankera horretako sarraskia bizi ostean, gizakiak jaikitzeko, berreraikitzeko eta berriro bizitzari ekiteko zer-nolako gaitasuna duen erakusten du filmak. Erabat suntsitu ostean, biztanleen kemenari esker altxatutako herri honetako biztanleek minarekin bizi izaten ikasi dute. Kontakizun honek, era berean, herritarrek beren lurrari eta jendeari dioten maitasuna erakutsiko digu. Salvadorreko mendi artean gelditutako herrixka, oihanean galdurik eta hezetasunez blai.
Norteado / Northless
Rigoberto Pérezcano
Mexiko-Espainia 
Andrés Mexikoko mugara joan da, Estatu Batuetan sartzeko helburuz. Iritsi berri den hiri horretan, Tijuanan, bizimodua ez da batere erraza. Andrések bere sentimenduei aurre egin beharko die. Hau da, sorterrian utzi zuenari eta Tijuanan aurkitu duenari: Cata, Ela eta Asensio. Norteado 14. Zinema Eraikitzen sailerako aukeratu zuten. Ondoren, 2009ko Donostia Zinemaldiaren Zabalt...
Andrés Mexikoko mugara joan da, Estatu Batuetan sartzeko helburuz. Iritsi berri den hiri horretan, Tijuanan, bizimodua ez da batere erraza. Andrések bere sentimenduei aurre egin beharko die. Hau da, sorterrian utzi zuenari eta Tijuanan aurkitu duenari: Cata, Ela eta Asensio. Norteado 14. Zinema Eraikitzen sailerako aukeratu zuten. Ondoren, 2009ko Donostia Zinemaldiaren Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean parte hartu zuen.
Revolución / Revolution
Mariana Chenillo, Fernando Eimbcke, Amat Escalante, Gael García Bernal, Rodrigo García, Rodrigo Plá, Diego Luna, Gerardo Naranjo, Carlos Reygadas, Patricia Riggen
Mexiko 
Hamar film laburrek osatutako filma, errealizadore mexikar prestigiotsu banak zuzenduta. Mexikoko Iraultzaren (1910-1917) ikuspegi kritikoa ematen du. Film labur horietako bakoitzak kontzientzia kolektiboan irauten duen "iraultza" ideiaren azalpen berezia egingo du. Horretarako, zuzendari bakoitzak bere unibertso formalak eta estetikoak baliatuko ditu.
Hamar film laburrek osatutako filma, errealizadore mexikar prestigiotsu banak zuzenduta. Mexikoko Iraultzaren (1910-1917) ikuspegi kritikoa ematen du. Film labur horietako bakoitzak kontzientzia kolektiboan irauten duen "iraultza" ideiaren azalpen berezia egingo du. Horretarako, zuzendari bakoitzak bere unibertso formalak eta estetikoak baliatuko ditu.
Verano de Goliat / Summer of Goliath
Nicolás Pereda
 
Senarrak utzi ostean, Teresak egunak etsita emango ditu, zer gertatu ote zen ulertu nahian. Erantzunak topatu ordez, senarra ezagutzen duten pertsonen kaleak eta etxeak bisitatzeari ekingo dio. Fikzioa eta dokumentala nahastuz, herriak eta biztanleak deskribatuko dituzte emaztearen bisitak baliatuta. Verano de Goliat filmak abandonuaren, bete gabeko promesen, deskonexioaren eta...
Senarrak utzi ostean, Teresak egunak etsita emango ditu, zer gertatu ote zen ulertu nahian. Erantzunak topatu ordez, senarra ezagutzen duten pertsonen kaleak eta etxeak bisitatzeari ekingo dio. Fikzioa eta dokumentala nahastuz, herriak eta biztanleak deskribatuko dituzte emaztearen bisitak baliatuta. Verano de Goliat filmak abandonuaren, bete gabeko promesen, deskonexioaren eta betiereko irrikaren osteko sufrimenduaz gogoeta egiten du.
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones