Le voyage dans la Lune
/ A Trip to the Moon
(Ilargirako bidaia)
Georges Méliès
Frantzia
- (Film laburra)
Astronomoen Klubeko sei azterlari Ilargira abiatuko dira espedizio batean. Jaurtigai itxurako suziri batean bidaiatuko dute, kanoi ikaragarri batek espaziora jaurtita. Ilargira onik iritsi ostean, bertako biztanleekin topo egingo dute; ilargitarrekin, hain zuzen. Haien erregeari ihes egin, eta suzirian itzuliko dira Lurrera berriro ere. Suziria ozeanoan eroriko da, eta marinel ...
Astronomoen Klubeko sei azterlari Ilargira abiatuko dira espedizio batean. Jaurtigai itxurako suziri batean bidaiatuko dute, kanoi ikaragarri batek espaziora jaurtita. Ilargira onik iritsi ostean, bertako biztanleekin topo egingo dute; ilargitarrekin, hain zuzen. Haien erregeari ihes egin, eta suzirian itzuliko dira Lurrera berriro ere. Suziria ozeanoan eroriko da, eta marinel batek erreskatatuko ditu. Zinemaren historiako lehen espazio-abenturako sei heroiak txalo eta ohore-domina artean jasoko dituzte, eta garaipen-desfilea ere egingo diete.
Inork ez zuen pentsatuko Méliès zinemagilearen film ospetsuena koloretan aurkitzerik. Baina Kataluniako Filmotekak obraren koloretako bertsioa topatu zuen 1993an, egoera kaskarrean bazen ere. Hala, Lobster Films, Groupama Gan Foundation for Cinema eta Technicolor Foundation for Cinema Heritage etxeek filma erabat zaharberritu zuten.