Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 59. Edizioa 2011  > Sailak eta filmak
Made in Spain
59. Edizioa 2011
Filmak
Filmak
Made in Spain
Made in Spain
El abrazo de los peces / The Embrace of the Fishes
Chema Rodríguez
Espainia 
José Maríak (50), Clarak (18) eta Norbertok (18) bi gauza bakarrik dituzte elkarrekin: gor-itsuak dira eta ura maite dute. Egia esateko, beste bat ere bai: singulartasuna. Guztiok bagara ere berezi, ez beraiek bezainbeste. José María artista da, eskulturagilea, eta familiarekin bizi da Galiziako kostaldean. Urritasunak eraginda ukimen gorena garatu du, formak moldatzeko gai...
José Maríak (50), Clarak (18) eta Norbertok (18) bi gauza bakarrik dituzte elkarrekin: gor-itsuak dira eta ura maite dute. Egia esateko, beste bat ere bai: singulartasuna. Guztiok bagara ere berezi, ez beraiek bezainbeste. José María artista da, eskulturagilea, eta familiarekin bizi da Galiziako kostaldean. Urritasunak eraginda ukimen gorena garatu du, formak moldatzeko gaitasun bikaina. Clara Madril eta Cadizko kostaldearen artean bizi den izaki urlehortarra da; deszifratu ezin diren kode ezkutuen bidez lurrazalarekin komunikatzen den itsas sakoneko arraina, alegia. Norberto mutil atsegin eta jostaria da, eta breakdance egiten du. Kanarietan jaio zen, eta ia bizitza osoa eman du Madrilgo ONCEren ikastetxean bizi izaten eta hezten.
Águila Roja, la película / Red Eagle, The Movie
José Ramón Ayerra
Espainia 
Goi-mailako gailurra egitekotan dira hiribilduan, eta garaiko herrialderik indartsuenak elkartuko dira: Frantzia, Ingalaterra, Portugal eta Aita Santua bera. Herrialdeok bake-aitzakian behartu dute topaketa, baina benetako arrazoia beste bat da: Espainia inbaditzea eta elkarren artean banatzea. Komisarioa Águila Rojaren etsai adiskidezina da, eta kosako bat kontratatu du, gara...
Goi-mailako gailurra egitekotan dira hiribilduan, eta garaiko herrialderik indartsuenak elkartuko dira: Frantzia, Ingalaterra, Portugal eta Aita Santua bera. Herrialdeok bake-aitzakian behartu dute topaketa, baina benetako arrazoia beste bat da: Espainia inbaditzea eta elkarren artean banatzea. Komisarioa Águila Rojaren etsai adiskidezina da, eta kosako bat kontratatu du, garai haietako hiltzailerik onena, Águila Roja garbitzeko.
Balada triste de trompeta / A Sad Trumpet Ballad
Álex de la Iglesia
Espainia-Frantzia 
Zirku bateko tximuak uluka ari dira kaiola barruan. Kanpoaldean, berriz, gizakiak beste zirku batean dabiltza elkar akabatzen: Espainiako Gerra Zibilean, hain zuzen. Milizianoek zirkuko pailazo ergela indarrez errekrutatuko dute, eta, mozorroa kendu gabe, sekulako sarraskia egingo du nazionalen bandoan, matxetea hartuta. Handik urte askora, Francoren diktadura garaian, pailazo ...
Zirku bateko tximuak uluka ari dira kaiola barruan. Kanpoaldean, berriz, gizakiak beste zirku batean dabiltza elkar akabatzen: Espainiako Gerra Zibilean, hain zuzen. Milizianoek zirkuko pailazo ergela indarrez errekrutatuko dute, eta, mozorroa kendu gabe, sekulako sarraskia egingo du nazionalen bandoan, matxetea hartuta. Handik urte askora, Francoren diktadura garaian, pailazo milizianoaren seme Javier lan bila arituko da; zirku batean pailazo triste gisa aritzeko, hain zuzen. Hala, egun batez, bazterreko pertsona-talde batekin elkartuko da: bala-gizon bat, elefante-hezle bat edota elkarrekin gaizki konpontzen den txakur-hezle bikote bat.
Blackthorn (Blackthorn. Nora gabe)
Mateo Gil
Espainia 
Estatu Batuetatik hanka egin ostean, Butch Cassidy iheslari ospetsua Bolivian hil zuten tiroz 1908an, Sundance Kid bere lagunarekin batera. Hala dio bertsio ofizialak. Baina, egia esateko, hogei urte ezkutuan eman ditu, eta orain etxera itzuli nahiko du. Hala dabilela, meatze batean lan egiten duen ingeniari espainiar gazte batekin topo egingo du. Meatzean lapurreta egin berri ...
Estatu Batuetatik hanka egin ostean, Butch Cassidy iheslari ospetsua Bolivian hil zuten tiroz 1908an, Sundance Kid bere lagunarekin batera. Hala dio bertsio ofizialak. Baina, egia esateko, hogei urte ezkutuan eman ditu, eta orain etxera itzuli nahiko du. Hala dabilela, meatze batean lan egiten duen ingeniari espainiar gazte batekin topo egingo du. Meatzean lapurreta egin berri du ingeniariak. Eta Boliviako enpresaririk garrantzitsuenarena izango da meatzea?
Catalunya über alles!
Ramon Térmens
Espainia 
Barnealdeko Kataluniaren deskribapen honetan, preso ohi bat, etorkin langabe bat eta enpresari arrakastatsu bat dira protagonista. Hiru istoriook gatazkan dagoen gizartea islatzen dute; berregokitu edota lehertu egin behar duen gizartea, hain justu.
Barnealdeko Kataluniaren deskribapen honetan, preso ohi bat, etorkin langabe bat eta enpresari arrakastatsu bat dira protagonista. Hiru istoriook gatazkan dagoen gizartea islatzen dute; berregokitu edota lehertu egin behar duen gizartea, hain justu.
Finisterrae
Sergio Caballero
Espainia 
Finisterrae bi mamuren kontakizuna da. Ilunantzean ibiltzeaz nazkaturik, Donejakue Bidea egiten hastea erabakiko dute, munduaren amaierara iritsi arte (Fisterra). Hara heldutakoan, bizidunen munduko etapa lurtar eta laburrari helduko diote. Bizitzeko lur desegokietan egindako ibilaldi introspektiboa; izaki bitxiak, animalia basatiak eta pertsonaia surrealistak topatuko dituzte....
Finisterrae bi mamuren kontakizuna da. Ilunantzean ibiltzeaz nazkaturik, Donejakue Bidea egiten hastea erabakiko dute, munduaren amaierara iritsi arte (Fisterra). Hara heldutakoan, bizidunen munduko etapa lurtar eta laburrari helduko diote. Bizitzeko lur desegokietan egindako ibilaldi introspektiboa; izaki bitxiak, animalia basatiak eta pertsonaia surrealistak topatuko dituzte. Ustekabeko egoerei aurre egin beharko diete, beren tentsioekin borrokatu, baita mamu izateari buruz dituzten zalantzak eztabaidatu ere.
La maleta mexicana / The Mexican Suitcase
Trisha Ziff
Mexiko-Espainia 
Robert Capa, Gerda Taro eta David "Chim" Seymour argazkilari prestigiotsuek Espainiako Gerra Zibilean atera zituzten 4.500 argazkien negatiboei buruzko dokumentala. Negatibook gerra garaian galdu zirela pentsatu izan bada ere, 70 urteren buruan, Mexiko Hiriko apartamentu batean agertu dira. Filmean, halaber, Espainiako Gerra Zibilean Mexikok zer egiteko izan zuen ikusiko dugu, ...
Robert Capa, Gerda Taro eta David "Chim" Seymour argazkilari prestigiotsuek Espainiako Gerra Zibilean atera zituzten 4.500 argazkien negatiboei buruzko dokumentala. Negatibook gerra garaian galdu zirela pentsatu izan bada ere, 70 urteren buruan, Mexiko Hiriko apartamentu batean agertu dira. Filmean, halaber, Espainiako Gerra Zibilean Mexikok zer egiteko izan zuen ikusiko dugu, baita egungo Espainiak iraganari nola aurre egiten dion ere.
La mitad de Óscar / Half of Oscar
Manuel Martín Cuenca
Espainia-Kuba 
Óscar eta María neba-arrebak dira. Óscar Almerian bizi da, eta segurtasun-zaindari gisa lan egiten du. María orain bi urte baino gehiago desagertu zen arrastorik utzi gabe. Gurasoak hil zitzaizkienetik, aitona bakarrik izan dute sendian. Eta hura gaixotzen denean, María bat-batean agertuko da. Neba-arreben artean sekulako tentsioa dago, baita aitortu ezin daitekeen sekretu...
Óscar eta María neba-arrebak dira. Óscar Almerian bizi da, eta segurtasun-zaindari gisa lan egiten du. María orain bi urte baino gehiago desagertu zen arrastorik utzi gabe. Gurasoak hil zitzaizkienetik, aitona bakarrik izan dute sendian. Eta hura gaixotzen denean, María bat-batean agertuko da. Neba-arreben artean sekulako tentsioa dago, baita aitortu ezin daitekeen sekretu bat ere.
El mundo que fue y el que es / The World That Was and That Is
Pablo Llorca
Espainia 
Filmak lau zati eta epilogoa ditu. Espainiako gerraostetik gaur egunera bitarte, militante komunista batzuen ibiliak jarraitzen ditu: erresistentzia, espetxea, marxismo-leninismoa uztea, demokrazia? Kontakizunaren haria buruzagi komunista horietako bik osatzen dute: Álvaro Bolívarrek eta Daniel Duartek.
Filmak lau zati eta epilogoa ditu. Espainiako gerraostetik gaur egunera bitarte, militante komunista batzuen ibiliak jarraitzen ditu: erresistentzia, espetxea, marxismo-leninismoa uztea, demokrazia? Kontakizunaren haria buruzagi komunista horietako bik osatzen dute: Álvaro Bolívarrek eta Daniel Duartek.
No controles / Love Storming
Borja Cobeaga
Espainia 
Sergiok ezin okerrago amaitu du 2010. Urtezahar eguna da, azken 30 urteetako elurterik handiena egin du, hegaldi guztiak bertan behera utzi dituzte, eta, osatzeko, gainerako bidaiariekin hartu behar ditu mahats-aleak errepide bazterreko hotel batean. Sergio zerbait asmatu beharrean dago. Gau bakarra dauka hilabeteetan lortu ezin izan duena lortzeko: Bea neskalagun ohia berresku...
Sergiok ezin okerrago amaitu du 2010. Urtezahar eguna da, azken 30 urteetako elurterik handiena egin du, hegaldi guztiak bertan behera utzi dituzte, eta, osatzeko, gainerako bidaiariekin hartu behar ditu mahats-aleak errepide bazterreko hotel batean. Sergio zerbait asmatu beharrean dago. Gau bakarra dauka hilabeteetan lortu ezin izan duena lortzeko: Bea neskalagun ohia berreskuratzea, Alemaniara lanera joan aurretik. Laguntzaile gisa, munduko talde okerrena, bidaiari-talde inprobisatu batek osatua: Juan Carlitros, umorista izan nahi duen txikitako laguna; Juanan, Punta Cana aldetik haserre etorri den banandua; eta Jimmy hoteleko langilea, Urtezahar gaua norekin ospatu ez daukana.
No tengas miedo / Don’t Be Afraid
Montxo Armendáriz
Espainia 
Silvia haurtzaro ilunak markatutako gaztea da. Bizitza berregiteko erabakia hartuko du 25 urterekin; hala, iragana gogorarazten dioten pertsonei, sentimenduei eta emozioei aurre egitea erabakiko du. Zoritxarraren eta bere buruaren kontra borrokan, beldurrak kontrolpean edukitzen ikasiko du; emakume heldu bihurtzen, bere ekintzen jabe izaten.
Silvia haurtzaro ilunak markatutako gaztea da. Bizitza berregiteko erabakia hartuko du 25 urterekin; hala, iragana gogorarazten dioten pertsonei, sentimenduei eta emozioei aurre egitea erabakiko du. Zoritxarraren eta bere buruaren kontra borrokan, beldurrak kontrolpean edukitzen ikasiko du; emakume heldu bihurtzen, bere ekintzen jabe izaten.
Primos / Cousinhood
Daniel Sánchez Arévalo
Espainia 
Diego neskalagunak utzi du ezkondu baino bost egun aurretik. Zer da egin dezakeen gauzarik helduena eta zentzuzkoena hori gainditzeko? (a) Ezkontza-egunean elizara joan, neska damutu eta agertzen bada ere; (b) mozkortu eta gaizki esaka aritu; (c) nerabetako kutuna berreskuratzen saiatu; (d) aurreko guztiak.
Diego neskalagunak utzi du ezkondu baino bost egun aurretik. Zer da egin dezakeen gauzarik helduena eta zentzuzkoena hori gainditzeko? (a) Ezkontza-egunean elizara joan, neska damutu eta agertzen bada ere; (b) mozkortu eta gaizki esaka aritu; (c) nerabetako kutuna berreskuratzen saiatu; (d) aurreko guztiak.
¿Quién fue Pilar Miró?
Diego Galán
 
Pilar Miró igande batean hil zen, 1997ko urriaren 19an, 57 urte zituela. Espainiako egunkari gehienek lehen orrian eman zuten albistea, laudorioz gainezka, baita mirespen- zein errespetu-adierazpenez josita ere. Urte batzuk lehenago, ordea, oso bestelako albisteak argitaratzen zituzten: kargu publikoetan lagunei mesedeak egiten zizkiela, diktatoriala zela, ustela? Pilar Miró ...
Pilar Miró igande batean hil zen, 1997ko urriaren 19an, 57 urte zituela. Espainiako egunkari gehienek lehen orrian eman zuten albistea, laudorioz gainezka, baita mirespen- zein errespetu-adierazpenez josita ere. Urte batzuk lehenago, ordea, oso bestelako albisteak argitaratzen zituzten: kargu publikoetan lagunei mesedeak egiten zizkiela, diktatoriala zela, ustela? Pilar Miró zinema-zuzendari izan zen, Zinematografiako zuzendari nagusi, RTVEko zuzendari nagusi. Baina, batez ere, bere garaiko emakumea izan zen, sortzaile emankorra eta kudeatzaile polemikoa. Hala, errealitate bat ez ezik galdera bat ere ekartzen digu gogora. Espainian bere belaunaldiko emakume gutxik lortu zuen Mirók lortutakoa. Baina nor izan zen emakume hura?
Todas las canciones hablan de mí / Every Song Is About Me
Jonás Trueba
Espainia 
Todas las canciones hablan de mí komedia erromantikoa da, baina ez mutilak neska ezagutzen duen horietakoa. Premisa beste bat litzateke: mutila neska ahaztu nahian. Eramaten zailagoa da hori; izan ere, banandu berritan neskalaguna oroitzapen guztietako protagonista izaten da, eta abesti guztiak norberaz ari direla ematen du.
Todas las canciones hablan de mí komedia erromantikoa da, baina ez mutilak neska ezagutzen duen horietakoa. Premisa beste bat litzateke: mutila neska ahaztu nahian. Eramaten zailagoa da hori; izan ere, banandu berritan neskalaguna oroitzapen guztietako protagonista izaten da, eta abesti guztiak norberaz ari direla ematen du.
Torrente 4: Lethal Crisis (Crisis letal) (3D)
Santiago Segura
Espainia 
Torrenteren saga epikoko laugarren film honetan, egoera labainean ikusiko dugu gure heroia. Bizimodu "duina" egiten hainbat aldiz saiatu ostean (Torrenteren larruan posible balitz bezala), aspaldiko ezagun batek eskainitako "enkargu" arriskutsu bat onartzea erabakiko du. Eta karrera osoko unerik larriena biziko du.
Torrenteren saga epikoko laugarren film honetan, egoera labainean ikusiko dugu gure heroia. Bizimodu "duina" egiten hainbat aldiz saiatu ostean (Torrenteren larruan posible balitz bezala), aspaldiko ezagun batek eskainitako "enkargu" arriskutsu bat onartzea erabakiko du. Eta karrera osoko unerik larriena biziko du.
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones