Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi

Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 59. Edizioa 2011  > Sailak eta filmak
Zinema Eraikitzen
59. Edizioa 2011
Filmak
Filmak
Zinema Eraikitzen 20. Donostia
Zinema Eraikitzen 20. Donostia
7 cajas / 7 Crates
Juan Carlos Maneglia, Tana Schémbori
Paraguai 
Ostirala da, eta 40 graduko tenperatura dute Asuncionen. Víctorrek 17 urte ditu, eta eskorgak eramaten lan egiten du. Ospetsu izatea du amets, Mercado 4 azokako telebista batean murgildurik. Halako batean, zazpi kutxa 100 dolarren truke garraiatzeko proposatuko diote, barruan zer dagoen jakin gabe. Lana erraza da itxuraz, baina gauzak nahastu egingo dira. Kutxan dagoenak sekul...
Ostirala da, eta 40 graduko tenperatura dute Asuncionen. Víctorrek 17 urte ditu, eta eskorgak eramaten lan egiten du. Ospetsu izatea du amets, Mercado 4 azokako telebista batean murgildurik. Halako batean, zazpi kutxa 100 dolarren truke garraiatzeko proposatuko diote, barruan zer dagoen jakin gabe. Lana erraza da itxuraz, baina gauzak nahastu egingo dira. Kutxan dagoenak sekulako jazarpena sortuko du. Victor eta bere pertsegitzaileak batere ezagutzen ez duten krimen batean nahasiko dira.
Era uma vez Verônica / Once Upon a Time Veronica
Marcelo Gomes
Brasil 
Filmak Verônicaren hausnarketak ditu ardatz. Verônica medikuntzan lizentziatu berria da, eta zalantzaz eta ziurgabetasunez beteta dago. Bere karrerarekin eta lotura emozionalekin ez dago oso konbentzituta, eta, horrez gain, bere buruarekin eta bizitzari heltzeko gaitasunarekin ere ez, ezta bere etorkizunarekin ere.

Infancia clandestina / Also Known As
Benjamín Ávila
Argentina-Espainia-Brasil 
Juan klandestino dago. Bere amak, aitak eta osaba Beto maiteak bezalaxe, beste izen bat dauka etxetik kanpo. Juani, ikastetxean, Ernesto deitzen diote. Halako batean, María ezagutuko du, izen bakarreko neskatila. Benetako gertakarietan oinarritua eta 1979ko Argentinan girotua. Film hau maitasun-filma da.

Joven y alocada / Young & Wild
Marialy Rivas
Txile 
Daniela hamazortzi urteko neska da, familia ebanjeliko kontserbatzaile batean hazia. Kristau-erruaren eta berezko errebeldiaren artean zatiturik, Danielak gehiegikeriaz jositako gau traumatikoa igaroko du. Ondorioz, gurasoek zigortu egingo dute, eta bere existentziaren inguruan zalantzak sortuko zaizkio. Helduarora ezinbestean egindako jauzi horretan, Danielak nerabezaro kiskal...
Daniela hamazortzi urteko neska da, familia ebanjeliko kontserbatzaile batean hazia. Kristau-erruaren eta berezko errebeldiaren artean zatiturik, Danielak gehiegikeriaz jositako gau traumatikoa igaroko du. Ondorioz, gurasoek zigortu egingo dute, eta bere existentziaren inguruan zalantzak sortuko zaizkio. Helduarora ezinbestean egindako jauzi horretan, Danielak nerabezaro kiskaliaz libratu nahiko du, baina beste traba batekin egingo du topo: sexu bereko lehendabiziko maitasuna agertuko zaio bat-batean.
La playa
Juan Andrés Arango
Kolonbia-Brasil-Frantzia 
Tomás Kolonbiako Pazifikoko kostaldetik gerraren ondorioz ihes egindako gazte beltza da. Bogotan egin nahiko du bizimodua; zortzi milioi biztanleko hiri arrazistan, alegia. Jairo bere anaia kaleetan desagertuko da, eta, haren bila dabilela, Tomásek beldurrari, nostalgiari eta iraganeko zauriei aurre egiteko indarra proban ipiniko du. Bidaia horretan, itsasoaren gaindik 2.600 ...
Tomás Kolonbiako Pazifikoko kostaldetik gerraren ondorioz ihes egindako gazte beltza da. Bogotan egin nahiko du bizimodua; zortzi milioi biztanleko hiri arrazistan, alegia. Jairo bere anaia kaleetan desagertuko da, eta, haren bila dabilela, Tomásek beldurrari, nostalgiari eta iraganeko zauriei aurre egiteko indarra proban ipiniko du. Bidaia horretan, itsasoaren gaindik 2.600 metrora dagoen hirian hutsetik hasi beharko du.
Un mundo secreto / A Secret World
Gabriel Mariño
Mexiko 
Maríaren azken eskola-eguna bidaiaren hasiera izango da. Mexiko zeharkatuko du, eta ez du seguru jakingo zergatik. Baina jakin badaki ez dela atsegin bidaia, badaki ez dela lagunei kontatzeko horietakoa. Bestelako zerbait da, bere ametsetan eta bihotz apurtuan jaiotako bidaia. Baina horri buruz ere ez dago oso seguru.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones