Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi

Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 59. Edizioa 2011  > Sailak eta filmak
Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa
59. Edizioa 2011
Filmak
Filmak
Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa
Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa
Alto sauce
Fernando Pomares
Espainia  - (Film laburra)
Alto Sauce herrian krimen bat gertatu zen orain hogei urte. Gaur egun, kasua berriz ireki dute, eta komunitateko kideak aurrez aurre ipiniko dira beren adierazpenekin. Alto Sauce filmak ispiluen jokoa planteatuko digu iraganaren eta orainaren artean, bai eta sekula desagertu ez den gezurraren artean ere.

Anticyclone
Fabien Drugeon
Frantzia-Alemania  - (Film laburra)
Lehiaketatik kanpo
Emakume gazte bat iratzarri egin da. Galduta dagoela ematen du, ez duela ezer gogoratzen. Hiri handian eta argitsuan barrena dabilela, bi pilula eta berari zuzenean begira dagoen kamera bat topatuko ditu.

Container
Thomas Brekle
Frantzia-Alemania  - (Film laburra)
Lehiaketatik kanpo
Manfred ia bi urtez aritu da lanean autobidearen gaineko zubia eraikitzen, eta bertan bizi da. Hutsaren hurrengo toki horretan dagoen bitartean, prostituta batekin hasi da ateratzen: Paulinarekin. Zubia amaitu dutenez, azken gaua pasatuko dute elkarrekin. Baina lehengo bizimodura bueltatzeko gogorik ez du izango, eta Manfred Paulinarekin nola biziko ote litzatekeen irudikatzen ...
Manfred ia bi urtez aritu da lanean autobidearen gaineko zubia eraikitzen, eta bertan bizi da. Hutsaren hurrengo toki horretan dagoen bitartean, prostituta batekin hasi da ateratzen: Paulinarekin. Zubia amaitu dutenez, azken gaua pasatuko dute elkarrekin. Baina lehengo bizimodura bueltatzeko gogorik ez du izango, eta Manfred Paulinarekin nola biziko ote litzatekeen irudikatzen hasiko da. Baina, ba ote du etorkizunik?
Dylan
Ania Winiarska
Erresuma Batua  - (Film laburra)
Hara hemen Dylan, hamalau urteko Belfasteko mutila, gizon bakarreko armada, Rolex baten jabea. Itxuraz suntsitutako paisaia horretan, jaioko ote da haurtzaroa berriro? Aspiraziorik gabeko erkidego batean galdurik, ez da samurra Dylanek hurrena zer egingo duen asmatzea. Jakingo ote du noizbait zer dagoen kobazulo magikoan?

Eva: Shem zmani / Eva: Working Title
Dor Fadlon
Israel  - (Film laburra)
Evak aktore izan nahi du, eta eszena bortitz bat antzezten ari da. Taxiz etxera bidean doala, istorioak harrapatuta daukala jabetuko da, eta, agian, gehiegitxo dela. Etxera itzuli ostean, bizitzari berriro heldu nahiko dio, baina alferrik.

Geen weg terug / No Way Back
Shariff Korver
Herbehereak  - (Film laburra)
Suspensez beteriko drama psikologiko hau Holandako errefuxiatu-zentro batean dago girotuta. Mark zentro horretako langile holandarra da; Said, berriz, errefuxiatua. Eta elkarren lagun egingo dira. Baina agintariek Said Holandatik bidaltzen dutenean, Mark ohartuko da ekintzen eta intuizioaren arteko desberdintasunek errealitateari zentzu kontraesankorra ematen diotela.

Guañape Sur
János Richter
Italia  - (Film laburra)
Peruko kostaldearen parean dagoen uharte arrokatsu eta lehorra. Ez dago ez lurrik, ez urik. Baina bai, ordea, milaka hegazti. Hamar urtez, bi zaindari bakarrik bizi daitezke Guañape Sur uhartean. Hamaikagarren urtean, ehunka lagun iritsiko dira uhartera, hegaztien zirinak biltzera.

L’or Blanc
Adama Sallé
Maroko  - (Film laburra)
Garai batean, behartuta zeharkatzen genuen Atlantikoa, Amerika aldera joateko: han, kotoi-sailetan kantuan eta dantzan aritzen ginen, zigorradak arintzeko edota jabe zuria entrenitzeko? Gaur, berriz, geure borondatez uzten ditugu gure kotoi-sailak, eta herrialde esklabistetara joateko zeharkatzen dugu Sahara, kantuan eta dantzan, Afrikako Urre Zuria biltzen aritzen ziren kateat...
Garai batean, behartuta zeharkatzen genuen Atlantikoa, Amerika aldera joateko: han, kotoi-sailetan kantuan eta dantzan aritzen ginen, zigorradak arintzeko edota jabe zuria entrenitzeko? Gaur, berriz, geure borondatez uzten ditugu gure kotoi-sailak, eta herrialde esklabistetara joateko zeharkatzen dugu Sahara, kantuan eta dantzan, Afrikako Urre Zuria biltzen aritzen ziren kateatu haiek bezalaxe.
La fiesta de casamiento
Gastón Margolin, Martín Morgenfeld
Argentina  - (Film laburra)
Bikote gazte bat. Hotel bateko luxuzko gela. Ezkontza-jai bat.

La siguiente estación
Nicolás Sandino Moreno
Kolonbia  - (Film laburra)
New York, 2010. Eva argazkilari gazte immigrantea da, eta senarrarekin duen harreman aitatiarrak gogor hartuta dauka. Bazterturik bizi da bere argia topatu nahian; distira bakar eta inspiratzailea duen segundo baten zatia noiz iritsiko zain. Bizitzeko pasioa zapuzten joango zaio, landarean neguan zapuzten diren moduan. Amak idatzitako gutun batek piztuko du, eta itxaroten zuen ...
New York, 2010. Eva argazkilari gazte immigrantea da, eta senarrarekin duen harreman aitatiarrak gogor hartuta dauka. Bazterturik bizi da bere argia topatu nahian; distira bakar eta inspiratzailea duen segundo baten zatia noiz iritsiko zain. Bizitzeko pasioa zapuzten joango zaio, landarean neguan zapuzten diren moduan. Amak idatzitako gutun batek piztuko du, eta itxaroten zuen une bakar hori argazki bat izango balitz bezala obturatuko zaio memorian.
Long Distance Call
Grzegorz Muskala
Alemania  - (Film laburra)
Henryk gauez telefonoa hartuko du. Bere emaztea munduaren beste muturrean dago, hondartza batean, mozkorturik eta itxuraz beste gizon batekin. Hurrengo dei frenetikoetan, zein egongo ote da kinka larrienean? Ezkontza, emaztea edota Henryren zentzua bera? Henryk gauza bakarra egin dezake: telefonoz esaten diotena entzun.

Mona Lisa in the Province
Yoav Arbel
Israel  - (Film laburra)
Zohar ostiraleko familia-afarira joango da, Efi bere senargaiarekin. Mahaian familia-elkarrizketa iraingarriak entzungo ditu, eta jabetuko da, entzungor egiten jarraituz gero, antzeko etorkizuna egokituko zaiola bere bizitza berrian ere.

Quisiera la tarde
Carolina Sourdis
Kolonbia  - (Film laburra)
Carlino hamabi urteko mutil koskorra da. Landan bizi da ama eta amonarekin, eta lurreko bizibide gogorretan aritzen da. Eguneroko martxa hori, ordea, errealitate itogarri bilakatuko zaio, amak amonarentzako hil-jantzia ehuntzen ematen baititu egunak. Carlinok kontuak eginda dauzka, eta badaki amak laster bukatuko duela hil-jantzia.

Schlafstunde
Zevik Zelikovitch
Israel  - (Film laburra)
Esau eta Rachel laurogei urte beteta daude ia, eta haien bizitzaren azken etapa deskribatzen du filmak. Denbora-tarte labur horretan, errealitatea aldatu egingo zaie, eta, Esau eta Rachelen arteko mundu berriaren bitartez, maitasun-istorio bat agertuko da; beren beldurrak, desioak eta ekintzak.

Twist and Blood
Kuba Czekaj
Polonia  - (Film laburra)
Mutiko bat hutsaren pare uzten dute ikaskideek, gizenegi dagoelako. Gurasoek argaltzea nahi dute kosta ahala kosta, baina berak topatuko du familiaren eta lagunen presioa nola arindu.

We Are Not Living in a Fucking Hospital
Vappu Tuomisto
Frantzia-Turkia  - (Film laburra)
Lehiaketatik kanpo
Nola sentituko ote genuke hiria, paretek hitz egiteari utziko baligute? Europako hainbat tokitako grafitigileek hiri-espazioei buruz zer iritzi duten azalduko dute.

Wendehammer
Franziska Hoenisch
Alemania-Frantzia  - (Film laburra)
Lehiaketatik kanpo
Nora joan nahi dut? Bost gazte, bost uneko argazki. Beste hiri batera joango dira bizitzera, beste bizimodu batera. Autobide bateko gasolindegian geraturik, beren planak eta helmugak zalantzan ipiniko dituzte. Eta aukera berriak sortuko zaizkie.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones