Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 59. Edizioa 2011  > Sailak eta filmak
Zinemira-Informazio Saia
59. Edizioa 2011
Filmak
Filmak
Zinemira - Panorama
Zinemira - Panorama
Arriya - La piedra / The Stone (Arriya)
Alberto Gorritiberea
 
Euskal Herriko mugako herri batean, bi familiak apustu bat egingo dute. Enbidoaren indarrak eramanda, inguruko gizartearen inertziaren kontra borrokatu ezinik dabiltzan hiru maitale gazteren patuak gurutzatuko dira. Hala, beren bizitzaren inguruan denborak aurrera nola egiten duen ikusiko dute. Ezingo dute ihes egin amaiera gabeko duelu horretatik.
Euskal Herriko mugako herri batean, bi familiak apustu bat egingo dute. Enbidoaren indarrak eramanda, inguruko gizartearen inertziaren kontra borrokatu ezinik dabiltzan hiru maitale gazteren patuak gurutzatuko dira. Hala, beren bizitzaren inguruan denborak aurrera nola egiten duen ikusiko dute. Ezingo dute ihes egin amaiera gabeko duelu horretatik.
Naufragio / Wreckage
Pedro Aguilera
Espainia-Alemania 
Robinson Espainia hegoaldeko kostaldean hondoratuko da. Nahikoa lanarekin, itsasertzera iritsi eta bizitza salbatzea lortuko du. Gizaki anonimoa da, legetik kanpokoa, baina ez gainerako Sahara azpiko Afrikako etorkinak bezalakoa. Robinsonen burua ahotsez beteta dago, endredatzen eta menderatzen duten espirituz josita. Haietatik askatzeko, egiteko bat izango du: norbait garbitze...
Robinson Espainia hegoaldeko kostaldean hondoratuko da. Nahikoa lanarekin, itsasertzera iritsi eta bizitza salbatzea lortuko du. Gizaki anonimoa da, legetik kanpokoa, baina ez gainerako Sahara azpiko Afrikako etorkinak bezalakoa. Robinsonen burua ahotsez beteta dago, endredatzen eta menderatzen duten espirituz josita. Haietatik askatzeko, egiteko bat izango du: norbait garbitzea.
Next Music Station: Lebanon
Fermin Muguruza
Qatar-Espainia 
Fermin Muguruza musikari eta dokumentalgileak mundu arabiarreko musika-errealitatearen soinu-mapa egin du. Dokumental honetan, Libanoko geografian barrena soinu-bidaia egingo dugu; ahots eta soinu mosaiko hori arabiar musika tradizionalak, bertako folkloreak eta inguru horietako instrumentu nabarmenenek sortua da (ouda, esaterako). Hala, dokumental honek hizkuntza berriak bilat...
Fermin Muguruza musikari eta dokumentalgileak mundu arabiarreko musika-errealitatearen soinu-mapa egin du. Dokumental honetan, Libanoko geografian barrena soinu-bidaia egingo dugu; ahots eta soinu mosaiko hori arabiar musika tradizionalak, bertako folkloreak eta inguru horietako instrumentu nabarmenenek sortua da (ouda, esaterako). Hala, dokumental honek hizkuntza berriak bilatuko ditu, ekialdearen eta mendebaldearen arteko zubi eta gerturatze lanak egiteko. Horretarako, erritmorik modernoenak baliatuko ditu: popa, rocka, rapa eta rock alternatiboa.
Un mundo casi perfecto / An Almost Perfect World
Esteban Ibarretxe, José Miguel Ibarretxe
 
Ismaeli gauzak ez doazkio oso bide onetik aspaldi honetan. Hogei kilo gizendu du, neskak utzi egin du eta sosik gabe dago. Osatzeko, lapurreta bortitz baten lekuko izan da, eta poliziak presio egingo dio Willy gaizkile arriskutsua identifikatzeko. Aldi berean, Willyk ikaratu egingo du sala ez dezan. Orduan Débora prostituta gaztea ezagutuko du, eta Ismaelentzat sekulako konpon...
Ismaeli gauzak ez doazkio oso bide onetik aspaldi honetan. Hogei kilo gizendu du, neskak utzi egin du eta sosik gabe dago. Osatzeko, lapurreta bortitz baten lekuko izan da, eta poliziak presio egingo dio Willy gaizkile arriskutsua identifikatzeko. Aldi berean, Willyk ikaratu egingo du sala ez dezan. Orduan Débora prostituta gaztea ezagutuko du, eta Ismaelentzat sekulako konponbidea izango da.
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones