Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 59. Edizioa 2011  > Sailak eta filmak > Zinemira - Euskadiko Filmategiaren zaharberritze-lanak
Zinemira - Euskadiko Filmategiaren zaharberritze-lanak
Zinemira

Zinemira sailerako aurten aukeratutako zazpi filmak 59. Donostia Zinemaldian ikusi ahal izango dira. Zinemira Euskal Herrian ekoitzitako zinemari eskainitako atala da. "ESTREINALDIAK" atalaren barruan, hiru ekoizpen berri aurkeztuko dituzte, eta “PANORAMA” atalaren barruan, berriz, aurten ekoitzitako lau film nabarmen emango dituzte.

SERBITZU ZINEMIRA SARIA
Argitaratu gabeko hiru filmok Serbitzu Zinemira saria irabazteko lehiatuko dira; sari horren helburua euskal kultura eta industria zinematografikoa garatzen laguntzea da. Orotara, 20.000 euro gordin irabaziko ditu filma ekoitzi duenak. Sari honek Serbitzu Elkartearen babesa du.

ZINEMIRA SARIA
Euskal Zinemaren Gala Victoria Eugenia antzokian izango da, irailaren 21ean. Bertan, Gregorio Muroren Zeinek gehiago iraun film laburra emango dute, eta Imanol Rayok zuzendutako Bi anai film luzea estreinatuko dute. Galan, Elías Querejeta ekoizleak Zinemira saria jasoko du; hau da, euskal zinemagintzako pertsona ospetsu baten ibilbidea saritzeko ematen den saria.

KIMUAK
Zinemira sailaren barruan, era berean, 2011ko Kimuak katalogoko film laburren aukeraketa ere izango da. Kimuak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Euskadiko Filmategiaren arteko ekimena da, eta helburua urteko film labur nabarmenenak zabaltzea da. Kimuak aukeraketaren barruan, bederatzi film labur bildu dituzte.

EUSKADIKO FILMATEGIAREN ZAHARBERRITZE-LANAK
Bestalde, Donostia Zinemaldiak Euskadiko Filmategiarekin lankidetzan jardungo du Euskal Herriko ondare zinematografikoko obra zaharberrituak emateko. Aurten Gotzon Elortza zinemagile bizkaitarraren hiru film labur dokumental aurkeztuko dituzte; hain zuzen, erabat euskaraz sortutako eta filmatutako historiako lehendabiziko pelikulak.

Zinemira Donostia Zinemaldiak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren, EiTBren, EPEren eta Ibaiaren lankidetzarekin. Halaber, Serbitzu Elkartea da babeslea.


Berriak

 
Bereizmen handiko irudiak

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones