Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 59. Edizioa 2011  > Zinemaldiaren Egunkaria > Hiru dimentsioko mosketariak, raperrak, katu bat eta ilargira bidaia, denak bat Belodromoan
Zinemaldiaren Egunkaria » BELODROMOA
Hiru dimentsioko mosketariak, raperrak, katu bat eta ilargira bidaia, denak bat Belodromoan
Ostirala, 2011(e)ko irailak 16

Aspaldi gabe iragarritakoaren arabera, Donostiako Zinemaldiak bost film luze eta labur bat eskainiko ditu belodromoan. Zinema-jaialdiak iraun bitartean zine-areto bilakatzen den esparru itzel honetan, aurten, hiru film estreinatuko dituzte: The Three Musketeers, Paul W.S. Anderson zuzendariarena eta hiru dimentsiotan emango dena; Verbo, Eduardo Chapero Jackson zuz endariarena; eta Une vie de chat (Katu bat Parisen), Jean-Loup Felicioli etaAlan Gagnol egileena. The Three Musketeers hiru dimentsiotan egindak o ek oizpen ikusgarria da. Izan ere, Alexandre Dumasen‘Hiru mosketariak’ eleberri ospetsuan oinarritutako enegarren bertsio zinematografikoa zuzendu baitu akzioko filmetan berezitutako Andersonek. Honen eskutik. D'Artagnan, Athos, Porthos eta Aramis pantalia handira itzuliko dira, garai bateko ezpata borrokak egungo teknologia aurreratuenaz bisortzen dituen irudi-oldean. Filmak aktore-talde biakina biltzen du: orlando Bloom, Milla Jovovich, Christoph Waltz etra Mads Mikkelsen, besteak betes.

Verbo Eduardo Chapero Jackson zuzendariaren lehendabiziko fil luzea da; bertan, fantasial eta hiriko akulturak bat egiten dute, unibertso birtualean mrgldutako nerabe baten iniziazio-bidaia kontatzeko. Alba García da filmeko protagoniosta eta Miguel Ángel Silvestre, Veronica Echegui, Najwa Nimri, Vistor Clavijo, Macarena Gómez eta tankerako aktoreak ditu inguruan. Hain zuzen ere, Miguel Angel Silvestre eta Alba García aktoreekin hirian zehar ibilaldi bat egiteko gonbidapenak zozkatuko dituzte Gaztetxartela duten bezeroen artean.

Haurrentzako saioak

Ohikoa den mioduan, belodromoan haurrentzajko saioak ere izango dira goizero, ikastolekin era ikastetxeekin hitz artutako programaren bitartez. Aurten, Une vie de chat (Katu bat Parisen) filma emango dute, euskarara eta gaztelaniara bikoiztua.

Animazio-film honek bizitza bikoitza duen katu baten istorioa kontatzen du: egunez, neskatila baten maskota da; gauez, berriz, lapur baten laguntzailea. Jean-Loup Felicioli eta Alan Gagnol egileen lehendabiziko lan zinematografikoa da. Biak ere errealizadore sonatuak dira animazioaren esparruan, egin dituzten film laburrak eta telesailak direla eta.

Bestalde, haurrentzat bereziki prestaturiko Luke and Lucy: Texas Rangers animaziozko filma hilak 24an eskainiko da. Antzoki Zaharrean, arraltsadeko lauretan. Belgikan ekoitzitako film honetako protagonistak bi lagun banaezin dira. Texaseko rangerei lagundu beharko diete, munduaren jabe egin nahi duen pertsonaia maltzur baten kontra borrokatzeko. Film hau Willy Vandesteen komikigile hondarrak 1945ean sortutako komiki ospetsuaren egokitzapena da.

Amaiera saioa

Zinamldi amaitzeko saioan mairea-gala zuzenean emango dute. Era berean, Sail Ofizialeko amaireako filma ere proiektatuko dute, hain zuzen. Eric Toledano eta Oliver Nakache zuzendarien Intouchables; baita Zabaltegi-Perlak saileko amaierakoa ere. Nicolas Winding Refn zuzendariaren Drive.

Azkenik, aipatu, amaiera-saioa honetan Lobster Films. Groupama Gan Foundation for Cinema Heritage etxeek zahar berritutako Georges Mélièsen Le voyage dans la lune fil labur klasikoa emango dela. Zinemagile frantsesak 1902an ondu zuen bere lan garrantsitsuena, eta honi esker zientzia fikzioko zinemagintzan aitzindari izatea aitortzen zaio. Teknika ugari asmatu zituen efektu berezien alorrean, eta hogei uretan 500 filmetik gora soru, gehienetan fikzioa eta amgia uztartuz.

S.B.

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea