tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Zinemaldiaren Egunkaria > Bertha Gaztelumendi: «Oso gogorra izan da testigantza horiek entzutea»
Zinemaldiaren Egunkaria » ZINEMIRA
Bertha Gaztelumendi: «Oso gogorra izan da testigantza horiek entzutea»
Ostirala, 2012(e)ko irailak 21

Mariposas en el hierro dokumentalak irekiko du aurten Zinemira Euskal Herrian ekoitzitako zinemari eskainitako atala. Euskadin bakearen alde apustu argia egiten duten emakumeen ahotsak biltzen ditu Bertha Gaztelumendiren lan honek: “Berdintasun Politikoen Nazioarteko Berrikuntza Zentroak bakearen inguruan lan bat burutu nahi zuen eta gaia jorratzen hasi nintzenean bakean pentsatzeko biolentzian pentsatzea ezinbestekoa zela konturatu nintzen. Bake gizarte bat eraikitzeko biolentzia tankera ezberdinak aztertu behar dira, hauei aurre egiteko”.

Euskal Herrian oinarrituta badago ere, beste leku batzuetako iritzi adituak ere jasotzen dira bertan, eta biktimen esperientziak testuinguru zabalagoan kokatzeko balio dute: “Sufrimendua unibertsala da, hemen edo han, giza eskubideen urraketak emaitza berberak sortarazten ditu munduko edozein tokitan, ondorio latz berberak. Testuinguruak bere ñabardurak ditu, baina funtsean gatazka asko berdintsuak dira eta hauen konponbideko teoriak ildo beretik abiatzen dira”.

Film honetan ETAren indarkeria, GALena, indarkeria instituzionala, indarkeria matxista eta emakume etorkinek edo etxebizitzatik kaleratutakoek bizi dutena jorratuko ditugu indarkeria horiek bizi izan dituzten emakumeak gaur egunzer-nola dauden, alegia: “Osogogorra izan da testigantza horiek entzutea, emakumeak oso eskuzabalak izan dira beraien barne sentimenduak azalarazten, bizitza aldatu dien biolentzia horri buruz hitzegiten eta ez da erraza izan momentu batzuetan guzti hori entzutea”.

Dokumentalean parte hartzen duten emakume guztiek indarkeria gainditu nahi dute, bakean eta justizian oinarritutako etorkizunari aurpegi eman ahal izateko. Sufrimendutik itxaropenera egindako bidaia da filma: “Guzti honekin gogoeta egitea nahiko nuke, Euskadin bakean bizi nahi dugula aipatzean aurrean zer dugunaz jabetzea, emakumeak bakegintzan protagonistak izan dira eta hori erakustea eta aukera berdintasuna egon behar duela bakearen eraikuntzan”.
N.A.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea