tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Zinemaldiaren Egunkaria > Affleck: «Inguruan ni baino jende azkarragoa izatea da zuzentzeko dudan trikimailua»
Zinemaldiaren Egunkaria » SAIL OFIZIALA
Affleck: «Inguruan ni baino jende azkarragoa izatea da zuzentzeko dudan trikimailua»
ARGO
Igandea, 2012(e)ko irailak 23

Sail ofizialean baina lehiaketatik kanpo, errealitatea eta fikzioa nahasten dituen Argo filma aurkeztu du Ben Affleck-ek. Kasualitatea ala ez, Afflecken hirugarren zuzendari lan hau Estatu Batuetako Ekialde Ertaineko enbaxaden setioekin batera gertatzen ari da: Teherango enbaxadan gatibu hartutako 52 estatubatuarretatik sei, ihes egin, eta Kanadako enbaxadorearen etxean sartzen dira babes bila, 1979ko azaroan. Aurkitu eta hilko dituzten beldur, CIAko kide batek haiek herrialdetik ateratzeko plan arriskutsu bat prestatu du.

Affleckek estatubatuar inteligentziaren kide horrek asmatutako planaren inguruan eraiki
du filmaren bilbea, “benetako gertakizunetan oinarritua izan ez balitz, inork sinetsiko ez lukeen istorioa da”, adierazi du zuzendariak prentsaurrean.

Kontua da nahiko bitxia dela CIAk eta Hollywoodeko zientzia fikzioak elkarlanean imaginatzea, aitzitik, Affleckek lortu du dramak, thillerrak eta komedia ukituek bat etortzea. “Elkarren lehian diharduten hiru tonu diferente daude film honetan”, komentatu du John Goodman eta Alan Arkin bezalako aktore bikainak antzezkide izan dituen Affleckek. “Hauen eskarmentu eta talentu itzelari esker –ziurtatu du zuzendariak– umorea, satira eta zinismoa baliatu ahal izan ditut, dramari eta sinesgarritasunari eutsiz, orobat”.

Miss Sunshine txikia filmarekin Oscarra irabazitako Arkinek, Affleck “zeinen zorrotza eta zehatza” den azaldu du, eta berebat, Hollywood zenbat aldatu den 70eko urteetatik hona.

“60ko hamarkada bukaeran eta 70eko hasieran Hollywooden askatasun zoroa zen nagusi.
Bai filmatzeko bai zuzentzeko askatasun handia zegoen. Ni neu ere film bat zuzendu nuen.
Gaur egun, aldiz, gero eta latzagoa da film independente burutzea”, adierazi du aktoreak.
Jarraian, Oscarra jaso zuenekoaz ironiaz mintzatu delarik: “Esperientzia ‘guztiz anonimoa’
izan zen, astebetez burua alde batetik eta gorputza bestetik izan bainituen”.

Ben Affleckek ere 70eko urteak hizpide izan ditu, bere burua Alan J. Pakularen Presidentearen gizon guztiak eta Costa-Gavrasen filmen miresletzat aurkeztuz.

“Abantailaz jokatu dut, 70eko nire film kuttunen estiloa ‘kopiatu’ ahal izan baitut. Lotsarik gabe irentsi eta fagozitatu ditut. Eta gero, Argo filma kaxkarra dela esaten badute, 70eko hamarkadakoen kalko bat dela esango dut”, txantxetan gaineratu du Affleckek.

Egia da pelikula amaierako erritmo bizkorra fikziotik hurbilago dagoela benetako gertakizunetatik baino, zuzendariaren iritziz suspentsezko efektu horiek ezinbestekoak baitziren lanari “tentsioa gehitu eta erritmoari eusteko”.

Aldi berean zuzentzeko eta antzezteko ‘giltza’ zertan den ez dakiela aitortu du Ben Affleckek:
“Inguruan ni baino jende azkarragoa izatea da zuzentzeko dudan trikimailua, haiekin umil
jokatzea eta beti ikasteko eta hobetzeko jarreran egotea”, nabarmendu du antzezle, gidoilari
eta zuzendari iparramerikarrak, baita Argo filmaren ekoizle ere, Grant Heslov eta George Clooneyrekin batera.

S.B.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea