tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Zinemaldiaren Egunkaria > Mistizismotik paroxismora
Zinemaldiaren Egunkaria » FILMAK
Mistizismotik paroxismora
LA FAUTE DE L’ABBÉ MOURET
Igandea, 2012(e)ko irailak 23

Seguru asko, Emile Zola harritu egingo zen Georges Franjuk La faute de l’abbé Mouret (Mouret apaizaren bekatua, 1970) bere liburuaz egin zuen irakurketarekin. Frantziako idazle handiarentzat, zaindari xarmangarriarekin maitemintzen den apaizaren istorioa erlijioari kritika egiteko aitzakia izan zen, Ama Birjinarekiko mistizismo gaixoa salatzeko parodia, gorputza eta arimaren arteko disoziazio erakargarri eta ia erotikoa agerian uzteko diskurtso mozorrotua. Zola, izan ere, erlijioaren aurkako porrokatua baitzen. Horregatik, idazlearen testuan dena da amnesiak jotako sentimendua, zuritasun ia itsugarria, amodioaren loria guztiz neurriz kanpokoa. Dena da bide bat heriotzara daramana, berraragiztatzea delako helburua. “Ez, ixo, ez dakit deus, eta ez dut ezer jakin nahi… Esnatu berri naiz eta hor zinen, lorez beteta. Hori niretzat nahikoa da”, dio apaizak, gaixoalditik esnatzen eta bere oheburuan aingeru ilehoriaren irudia ikusten duenean. Franjuk istorio hori hartu eta ia paroxismoraino tenkatu zuen haragiaren eta erlijioaren arteko tentsioa. Zaila da antzematen, ordea, Zolarenean garbi zegoen kritika.
Garaia ulertu beharra dago. 68ko maiatza bukatu berria da, eta hippy mugimendua gazteentzako inspirazio iturria da musikan, janzkeran eta izpiritualtasunean. Jatorrietara itzultzeko gogoa dago. Oinarrien bila ari dira gazteak, zibilizazioak kutsatu gabeko iturburuak aurkitu nahi dituzte. Eta erlijioan topatu dute iturri garbi horietako bat. Batez ere, erlijioaren muinean gizakiaren sentimendu nobleenak bilatu nahi izanez gero.
Horregatik, La faute hau inozentzia estonagarriz kontatutako estetika atsegin eta koloretsuaren irudikapen bortitz samarra da. Apaizarekin maitemindu ondoren lore artean etzaten den zuriz jantzitako maitalearen azken hatsak dira filmaren irudi ezagunenetako bat. Apaizak neska abandonatu du barne ausikiak amorratuta, eta berriro erlijioan bilatu du haragiak eman dion plazer gizatiarraren aurkako antidoto mistikoa. Albinek, orduan, ez du bizitzeko arrazoirik ikusten, eta bere buruaz beste egitea erabakitzen du, apaizaren maitasunaren fruitua erraietan daramala. Baina lore arteko agonia erakusteko modua orgasmo baten irudikapena izan zitekeen.
Irudiak gehiegizkoak dira, bi gazteen arteko jolas bukolikoak perfektuegiak
dira beharbada, maitagarriegiak. Zuriegiak, akaso. “Maite zaitut niregana etorri zarelako” esaten du apaizak Zolaren nobelaren beste pasarte batean. “Horrekin dena esanda
dago. Orain, elkarrekin gaude, elkar maite dugu. Uste dut ez naizela biziko, are gehiago maite ez bazaitut. Nire arnasa zara zu”.

A.B.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea