tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Zinemaldiaren Egunkaria > Ikusleari zer pentsatu emango dion komedia erromantikoa
Zinemaldiaren Egunkaria » ZABALTEGI BEREZIAK
Ikusleari zer pentsatu emango dion komedia erromantikoa
BYPASS
Asteartea, 2012(e)ko irailak 25

Patxo Telleria eta Aitor Mazo Lainoak margotzeko makina filmarekin estreinatu ziren zuzendaritzan eta orain Bypass komedia erromantikoarekin datoz Zabaltegi Bereziak sailera. María bihotzeko gaitz batek jota hiltzera doa. Xabi Bartzelonatik dator agurra ematera eta bidean jakingo du María berarekin maiteminduta dagoela. Mutilak gupidaz bera ere maiteminduta dagoela esango dio, baina gero María ez da hilko. Hortxe hasiko dira Xabierren gezur eta komediak. “Hala ere guk ez dugu barre egiteko filma egin nahi izan. Hau komedia leuna da, fina. Guk aktoreei komedia ez egiteko eskatu genien, egiazko pertsonaiak nahi genituen. Gorka Otxoa komediatan ikusten ohituta gaude, eta jende asko harrituta geratuko da hemen egiten duen paperarekin, askotan hunkituko gaitu amodio istorio honekin” dio Telleriak.

Bikote iraunkor beraren izatea ere kolokan jartzen du Bypass filmak. Bikotea zein gauza ahula den erakusten digute zinemagileek: “Istorioko pertsonaiei gertatzen zaiena edozein pertsonari gerta dakioke, oso erreala da. Gainera protagonistak ez dira bikote itxiak, bizitza guztirako bikoteak, 30 urte inguruko jendea da eta gaur egun, bizitzan gertatzen den bezala, gauzak batbatean erabat alda daitezke. Komedia erromantiko ironikoa da Bypass, baita amaieran ere”. Ikuslegoari pentsa arazi nahi diote, norberak, bere bizitzan horrelako zerbait gertatu ezkero zer egingo lukeen pentsatzea.

Zine zuzendari gisa elkarrekin lan egiten duten bigarren aldia da eta lan banaketa baino, bakoitzak bere ideiak ditu eta horrek proiektua aberasten du: “Elkarrekin hasi gara zinean eta elkarri babesa eman diogu. Gainera nire aktore paperean asko lagundu dit Patxok, kanpotik bai baina barrutik ez da ezer ikusten, eta zuzendariaren laguntza ezinbestekoa da. Nik besteen paperak garbi ikusten ditut kanpotik, baina nirea barrutik ikustea gehiago kostatzen zait… baina bata bestea gabe ere bizi gaitezke, eh?”, dio txantxetan Aitor Mazok.

Euskal ekoizpena denez gero, Serbitzu Sarian lehiatuko du euskaraz filmatutako lan honek. Euskal zinemagintzari bi bilbotar auek egindako ekarpen hau, euskaraz egiten den lehen komedia urbanoa dela, esan genezake: “Lan bakoitzak hizkuntza bat eskatzen du. Guk asko begiratzen dugu zein proiektu egin daitezkeen euskaraz eta zeintzuk gaztelaniaz; adibidez gure lehen luzemetraia, Bilboko 70eko hamarkadan etorkinen auzo batean girotutako istorioa, erdaraz behar zuen izan, baina Bypass euskaraz egin nahi genuen. Zineak sinesgarritasuna eskatzen du. Gainera bikoizketa izugarri zaindu dugu. Aktore bakoitzak bere pertsonaia bikoiztu du, beraz ia bi hizkuntzatan filmatutako lana dela esan genezake”.

Eta euskal kutsua areagotzen filmaren musika dugu.Bingen Mendizabalek egin du lan hau eta tartean Gari, Zea Mays, eta Ken 7 musika talde euskaldunen kantuak entzun daitezke.

N.A.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea