tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Zinemaldiaren Egunkaria > Ahalegin sinestezinak
Zinemaldiaren Egunkaria » ZUZENDARI BERRIAK
Ahalegin sinestezinak
LOS INCREÍBLES
Asteartea, 2012(e)ko irailak 25

Juan hegala hautsita daukan txoria da. Istripu batean galdu zuen besoa. Galdu zuen, batez ere, bizipoza, benetan tiro bat jaso eta hegan egiteko aukerarik gabe utzi izan balute bezala. Orain ezin du mundua ikusi berari gustatzen zaion bezala, han goitik. Orain, panpina hautsia da. Medikuek esan diote garrantzitsua dela sentimenduak kanporatzea, behar duela, onerako izango dela. Eta Juan, egunero, kameraren aurrean jartzen da, eta kamerari esaten dio nola sentitzen den.

Maria laurogeita hamar urteko amona da, burdinazko amona. 95era iritsi nahi du eta, gero, ehunera. Bitartean, ez du heriotzan gehiegi pentsatu nahi, baina beti etortzen zaio akordura senarra, duela urte batzuk lehenago hil zena, eta kezka dauka bere hiletan ze arroparekin jantziko duten, hilkutxa gainean plastikozko loreak jarriko dizkioten, eskatu duen Ama Birjinaren estanpa benetan erosiko dioten, “ez baitira oso garestiak izango”. Alabak esaten dio horretaz ez pentsatzeko, eta enkargu asko ez uzteko, gero ahaztu egiten zaizkiola.

Juanari minbizia aurkitu diote masail hezurraren azpian. Erradioterapiak eta kimioterapiak
agintzen dute bere bizitzan, eta gaixotasuna bakardade mugagabea eraikitzen ari da bere inguruan. Senarrak esaten dio ulertzen duela asko sufritzen ari dela, baina egongo direla beste batzuk ere sufritzen ari direnak, eta berak erantzuten dio baietz, baina zulora bera joango dela.

Gaixotasunak, bizitzeko esperantzak eta heriotzari beldurrak markatutako hiru esperientzien bitartez, askotan komunikabideetan islaturik agertzen ez diren eguneroko errealitatea erakutsi nahi izan du David Valero dokumental egileak. Beldurra eta errespetua ematen duen errealitatea da, kosta egiten da aurre egitea, baina eguneroko aktoreek beti aurkitzen dute modua. Juanen borroka ezgaitasunagatik errefusatuko ez duen emakumea aurkitzea da; Mariak krisi bat gaindituko du, eta Juanak tratamenduarekin jarraituko du filma amaitu ondoren ere. Ahalegin ikaragarriak dira horietako bakoitza. Hain egunerokoak, hain errealak, ia ikusezin bihurtzen direla.

A.B.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea