tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Zinemaldiaren Egunkaria > Errepidea, ihesbidea
Zinemaldiaren Egunkaria » ZUZENDARI BERRIAK
Errepidea, ihesbidea
SHELL
Asteartea, 2012(e)ko irailak 25

Denok sentitu izan dugu noizbait hemendik eramango gintuen tren batera igotzeko tentazioa. Denok pentsatu izan dugu zer egingo genukeen baldin eta norbaitek esango baligu: “Bazatoz?”. Denok sentitu dugu, inoiz, hanka egiteko irrika.

Shell hamasei urteko gaztea aitarekin bizi da Eskoziako iparraldeko muino bakarti baten inguru basan, errepidearen ertzeko gasolindegi txikian, haizeak eta euriak zigortutako eremuan, goian zerua, behean laku iluna, han urrun pub bat. Asteak joaten omen dira auto bakarra ikusi abe. Egunak igaro daitezke inorekin hitz egin gabe. Kamioiak iristen direnean dena burrunbaka hasten da.

Pete pertsona isila da, gogorra. Errepidera salto egiten duten oreinekin talka egiten duten autoak konpontzen ditu, eta, gero, oreinak zatikatu eta haragiz betetako poltsak lotzen ditu negua igarotzeko. Alabak ezin du, baina. “Norberaren haragia jatea bezala da”, dio. Biak bizi diren txabola Shellen amarekin bizitzeko egin zuen Petek. Baina txikia jaio eta lau urtera hanka egin zuen amak.

Aita-alabaren arteko harreman obsesibo, ilun eta korapilatsuaren inguruan, drama moduko lan barnekoia, trinkoa, kaleidoskopikoa eta batzuetan nahasgarria bilbatu du Scott Graham zuzendari eskoziarrak, eta haren bidez gogoeta egin du bakardadeaz eta giza harremanaz. Etxe ertzetik igarotzen den errepidea, horrela, katea da bikotearentzat, bizimodua aurrera ateratzeko ezinbestekoa baita, baina, era berean, ihesbidea ere izan liteke.

Halako batez, Shellek errepidearen erdian aurkitu du bere burua, eta ohartu da bere etxera itzultzeko edo handik ateratzeko errepidea bide bera dela, luzera berdina daukala. Aukera berdinak dituela geratzeko zein ospa egiteko. Biek, aitak zein alabak, bide bera erabiliko dute, azkenean, alde egiteko. Elkarrengandik ihes egiteko.

A.B.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea