tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Zinemaldiaren Egunkaria > Zentimetro bat gorabehera
Zinemaldiaren Egunkaria » ZABALTEGI
Zentimetro bat gorabehera
PARVIZ
Asteazkena, 2012(e)ko irailak 26

Etxeko igogailua zentimetro bat gora edo zentimetro bat behera ote dagoen, auzoko txakurrak paseatzen dituztenentzako debekuak jarri behar ote diren, bizilagun guztiek kuotak ondo ordaindu dituzten, aitaren bazkariak gatz kopuru egokia daukan. Horiexek Teherango etxe dotore batean aitarekin bizi den berrogeita hamar urteko Paviz gizonezkoaren eginbeharrak eta kezkak. Etxea txukun dagoen.Erosketa egina dagoen.

Dena aldatuko da aitak ezkonduko dela iragartzen dion egunean. Parvizek beharra etxetik kanpo aterako beharko du orduan, eta horrek bere eguneroko bizitza beste modu batez ikustera behartuko du. Parviz berriro jaioko da orduan, bakarrik ibiltzen ikasten hasi beharko baitu berriro.

Majid Barzegarren bigarren film luze honek eguneroko monotono bati buruzko kontakizun xumea da, eguneroko monotono tipiko eta ohikoaren notizia da. Asko legez, bere bideetan barna, inolako galgarik jarri gabe, bizitzari joaten uzten dion gizaseme baten lau pareta barruko esperientzia murritzaren isla da filma; bizimodu hori hausten denean sortzen den ezinegon eta noraezaren erretratua. Baina, baita ere, dena astintzean sortzen den barne bulkadaren konstatazioa. Nola, bere bizitza osoari eman dioten astinaldi indar-tsuenaren aurrean, jendea errebelatzeko gai den. “Orain, zuk eta biok hitz egingo dugu” esan dio semeak aitari, aurrean aulki bat jarri diola. “Hitz egin, zertaz?”. “Hainbat gauzaz”.

A.B.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea