tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Zinemaldiaren Egunkaria > Brasilgo bi arimak
Zinemaldiaren Egunkaria » ZABALTEGI - BEREZIAK
Brasilgo bi arimak
TROPICALIA
Osteguna, 2012(e)ko irailak 27

Maria Bethania, Caetano Veloso eta Gilberto Gil Brasilgo musikari mitikoak dira, bertako musika berritu, astindu, gizarteratu eta munduratu egin zituzten trobadore apartak, XX. mendeko musikaren ikonoak; ingelesez kantatzeagatik askoz fama handiagoa hartu zuten musikari askoen parean jar daitezkeen artistak, konpromiso soziala eta gizartearekiko atxikimendu handiari eutsi eta musikaren beraren mugak zeharkatzea lortu zutenak, musikari beste dimentsio bat emateko: herriaren oihua.

Veloso eta Gil dira film honen protagonista nagusiak. Dokumentalak Tropicalismo izeneko mugimenduaren historia kontatu nahi du, hain zuzen ere bossa nova, rock’n roll, Bahiako musikak, garaiko musika psikodelikoa eta diktaduraren eta inperialismoaren
kontrako protestak batu zituen mugimendua. “Amerikako musika miresten genuen,
baina amerikarren aurkakoak ginen” dio protagonistetako batek, filmaren pasarte batean.

Os Mutantes, Tom Zé, eta beste protagonista asko eta askoren gaur egungo testigantzek
musika ekitaldi eta grabazioen inguruan sortu zen giroa azpimarratzen dute, baina dokumentalaren baliorik handiena garaiko materialaren berreskurapena da. Orduko grabazioek, elkarrizketek eta irudiek 60ko hamarkadako Brasilgo giro bizi eta errebindikatiboa agertzen dute, eta musika mugimendu hark aldarrikatu zuen posizio estetikoa, Brasilgo bi arimak batzea lortu zuena: Afrika, eta Europa. Bahia, eta Rio.

“Aske gara! oihukatzea, garai hartan, oso subertsiboa zen” dio protagonistetako batek.
Filmean, hain zuzen ere, askatasun erabatekoaren eta askatasun faltaren arteko giroa
antzematen da. Unibertsitateko aretoak beteta gazte kementsu eta engaiatuekin,
eta diktaduraren errepresioa, Veloso eta Gil bera erbestera bultzatu zituena. Eta gitarra
elektrikoen aurkako manifestazioak, eta Izan marjinala, izan heroia aldarrikatzen zituzten
lemak, eta militarren aurkako pintadak.

A.B.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea