tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Zinemaldiaren Egunkaria > «Inongo presiorik gabe, barruan duen hoberena eman du Bernardok filmean»
Zinemaldiaren Egunkaria » ZINEMIRA
«Inongo presiorik gabe, barruan duen hoberena eman du Bernardok filmean»
LEKU HUTSAK HITZ BETEAK
Osteguna, 2012(e)ko irailak 27

Bernardo Atxagarekin egingo du Leku hutsak, hitz beteak filmaren aurkezpena Joxeanjel Arbelaitz errealizadoreak. Aspaldidanik bere laguna izateaz gain, haren irakurle eta miresle ere bada. Proiektu asko garatu dituzte elkarrekin eta berari buruzko dokumentala egitea proposatu zionean, berehala erantzun zion baietz asteasuarrak. Beraz Digitalekoekin harremanetan jarri, beraien lana oso gustuko baitzuen, eta lanari ekin zioten buru belarri: “Bernardori eman genion gidoia egiteko aukera, zer kontatu nahi zuen berak erabakitzea nahi nuen. Eta ez zuen bere biografia kontatu nahi, idazle bezala zer kezka, arazo edo burutazio dituen kontatzea nahi zuen, bere lan egiteko modua. Idazle baten gorabeherak kontatu nahi zituen eta hori oraindik fisikoki sasoian dagoenean egitea nahi zuela. Askotan ikusten omen zituela lankideak 80 urtekin beraien bizitza edo lanari buruz dokumentalak egiten, zutik ezin ibili, eta hori ez zuela nahi”.

Bernardo Atxagaren bizitzan edo literatura egiteko moduan oinarritzen bada ere, idazle batek sorkuntza prozesuan dituen kezka eta arazoei buruz hitzegiten duen heinean, gaia unibertsala dela ere esan genezake: “Film hau interesgarria izan daiteke literaturazale guztiontzat. Bernardo Atxaga gustuko duenarentzat, edota oro har idazleen mundua interesatzen zaion edozeinentzat”.

Aipatu bezala, aspaldidanik dira lagunak Bernardo eta Joxeanjel, eta horrek aberasten du ordu beteko Leku hutsak, hitz beteak dokumentala. Bi lagunen arteko giro ona nabaria da filmean, adiskideen arteko solasaldiak sortzen duen konfiantzazko giroa. Bernardo Atxagak inongo presiorik gabe, barruan duen hoberena ematea zen asmoa. “Honi esker dirudienez Bernardo filma honetan oso modu naturalean dago, oso lasai eta nik esango nuke, brillante”.

Baina Bernardoren egiteko modua aztertzeaz gain, idazleak oso bizitza intelektual aberatsa du eta hori ere islatu nahi izan du Joxeanjel Arbelaitzek: “Tartean Bernardo berak azaltzen du nola sortu zen Bilbon idazle bezala, han ezagutu zuen abanguardiaren ondoren. Gero hura hausnartu eta Asteasura bueltatu zenean, sortu zuen ‘Obabakoak’. Hartara, ikusleak Asteasun, Zalduondon, Bilbon eta toki gehiagotan barrena ikusiko du Atxaga. Bere garaian hainbat tokitan eman zituen poesia errezitaldiak. Besteak beste, Juan Carlos Perezekin edo Jabier Muguruzarekin eskainitakoak edota ‘Henry Bengoa Inventarium’ ikuskizunak, ordu beteko elkarrizketa luze hau atseginagoa egiten dute, New York eta Londresen emandako hitzaldien irudiak ere tarteko”.

Amaitzeko euskal sorkuntzari buruz aritu da Joxeanjel: “Euskal Herriak, diziplina guztietan kultur maila oso altua duela esango nuke. Musika munduan gaur egun musikari belaunaldi oso ona dagoela esango nuke eta zinean ere hala dirudi. Zinemiran bertan dauden lanak onak iruditu zaizkit eta kanpoan geratu diren batzuk ere ikusi ditut eta horiek ere asko gustatu zaizkit. Ez nuke ba epaimahaiaren buruan izatea, lan zaila dute, benetan”.

N.A.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea