tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Zinemaldiaren Egunkaria > Gerra zibileko haurren memoria
Zinemaldiaren Egunkaria » ZINEMIRA
Gerra zibileko haurren memoria
AGUR ESATEA
Ostirala, 2012(e)ko irailak 28

Agur esatea, ingelesez filmatutako Matt Richards zuzendari britaniarraren azken lana da. Gerra zibilean giroturiko istorio hunkigarri eta emozional honek haurtzaroaren eta identitatearen galerari buruz hitz egingo digu. Pelikula 1937an Erresuma Batura eraman zituzten ia 4.000 haur euskaldunen historia da. Guztiek uste zuten hiru hilabetean bueltatuko zirela, haurrak eta gurasoak, baina haietatik 250 inguru ez ziren inoiz Euskal Herrira itzuli, eta gaur egun horietako hamalau oraindik bizirik daude. Izaskun Arandiak, filmaren beste gidoilariak eta Matt Richards berak istorio hori kontatu nahi zuten: “Alicia Pozok Erresuma Batuetara alde egin zuten ‘haur’ haiei egindako elkarrizketen audio grabazioak Izaskunek aurkitu zituen eta entzuteko eskatu zidan. Benetan hunkigarriak ziren, balio askoko grabaketak, eta orduan erabaki genuen proiektu hau burutu behar genuela”.

Betirako ‘gerraren haurrak’ ezizenarekin ezagutuko diren protagonista haiek, oso nagusi dira gaur egun eta ez zegoen beraiek berriro ere elkarrizketatzeko aukera, hartara ordura arte zutenarekin moldatu behar ziren: “Gidoia egitea ez zen zaila izan, protagonistek, antzerako oroitzapenak zituzten, batez ere gurasoei agur esateko une triste haiek, baina filmari irudia jartzea beste kontu bat zen. Soilik argazki batzuk, irudi gutxi batzuk eta 75 minutuko elkarrizketen grabazioak geneuzkan eta hori arazo handia zen. Irratsaio bat egitea litzake aproposena, baina ni zinemagilea naiz. Orduan, Izaskunek eta biok Waltz with Bashir filma ikusi genuen eta biak txundituta utzi gintuen baliatzen zituen animazio teknika berritzaileak zirela eta”.

Eta konponbidea, animazio teknika berritzaileak erabiltzean, aurkitu zuten, “baina ez da soilik ordenagailuz egindako animazioa, ezta Disneyk erabiltzen duen teknika ere, tarteko zerbait baizik. Filma ikusi dutenek, orain arte horrelakorik ikusi ez dutela diote, animazioa eta irudi errealak nahastu ditugu. Nolabait argazkiak animatu ditugu, oso gauza bitxia da” dio film hau egiteko hainbat erronka gainditu behar izan dituen Matt Richardsek.

Finantzaketa lortzea ere izugarri zaila izan zaio zinemagile independente honi: “Honelako istorio itzela edukita, nire ustez kontatu behar zen zerbait, ez dugu inongo administrazioren diru laguntzarik izan, ez britainiarra, ez espainola, ezta Eusko Jaurlaritzarena ere. Beraz beste bide batetik ekin behar. Batetik familia eta adiskideen diru laguntza lortu genuen eta bestetik aspaldi honetan hain modan dagoen crowdfunding teknika erabili dugu Estatu Batuetan, Erresuma Batuan, Espainian eta Euskal Herrian, jendeari laguntza eskatzearen teknika. Eta jende asko izan da proiektuan sinistu duena eta diru laguntza eskaini duena, benetan hunkigarria”.

Gainera To Say Goodbye filma aurten estreinatu nahi zuten, Gernikako bonbardaketaren 75. urtemuga betetzen den honetan: “Hori beste erronka bat izan da, gogor lan egin behar izan dugu garaiz amaitzeko. Gainera lantaldeko bi pertsonak tragedia oso gogorra bizi izan dugu aurten, hainbat pertsona galdu ditugu eta proiektu honek hori gainditzen lagundu digu. Filma Agur esatea da, eta guk aurten maite genuen jende askori agur esan behar izan diogu.

N.A.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea