tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Zinemaldiaren Egunkaria > «Estatu Batuetara ailegatzen ez diren pelikulak ikusteko aukera eman dit Zinemaldiak»
Zinemaldiaren Egunkaria » EPAIMAHAIA - SAIL OFIZIALA
«Estatu Batuetara ailegatzen ez diren pelikulak ikusteko aukera eman dit Zinemaldiak»
JULIE TAYMOR
Larunbata, 2012(e)ko irailak 29

The Lion King musikala zuzentzeagatik mundu mailan ezaguna egin zen Julie Taymor
estatubatuarra “zoratzen” dago Zinemaldiak eman dion aukerarekin. Alde batetik, Sail Ofizialeko epaile izateak Estatu Batuetara ailegatzen ez diren filmak ikusteko aukera ematen diolako, eta bestetik, jende intesgarri asko ezagutzen ari delako. Baina bada
beste arrazoi bat: Donostiako janariak “txundituta” utzi duela onartzen du. “It’s absolutely
fantastic”, dio.

Ikusten ari den pelikula sortari buruz duen iritzia “sekretupean” gorde behar badu ere,
espero bezain lan “aberasgarri eta ezberdinak” topatu dituela azaldu du. Eta zer bilatzen du Taymorren mailako profesional batek film batean? “Hunkitzen nauten istorioak nahi ditut, gidoi on batetik abiatutako kontakizun sendoak, adimena inspiratuko didatenak, alegia”, erantzun du.

Musikaletan ez ezik, zinemagintzan, antzerkigintzan eta operetan urte mordoan lan egin
izana besteen pelikulak epaitzeko “positiboa” dela iruditzen zaio. “Estilo eta genero bakoitzarengandik gauza ezberdinak ikasi ditut. Antzerkian, esaterako, beharrezkoak diren gauzak bakarrik erabiltzen direnez, soberan daudenak kanpoan uzten ikasi dut”, esan du adibide gisa.

Amerikarrarentzat ez da zinemaldi batean epaimahai bezala aritzen den aldia, orain
gutxi Mexikon izan baitzen zeregin horietan. “Asko atsegin dut horrelako ekimenetan parte hartzea ikusten ditudan pelikulak nire lanarentzako aberasgarriak direlako”, ziurtatu du Titus eta Frida bezalako pelikulen zuzendariak.

Europan egiten den zinemaz gain, Hego Amerika, Asia eta Afrikako proiektuak ezagutzeko gogoa dauka Taymorrek, New York-en bizi arren, “beste herrialdeetako pelikulak ikusteko zailtasunak” izaten dituelako gehienetan. “Estatu Batuetara pelikula mota bat bakarrik iristen da eta, ondorioz, hortik kanpo dagoena lortzea oso konplexua izaten da”, ziurtatu du.

Zinemagintzan izen ospetsua bilakatu bada ere, eta Oedipus Rex, Salomé eta The Flying Dutchman bezalako operak zuzendu baditu ere, Taymorren izena The Lion King-en egin zuen lanarengatik gogoratuko dute etorkizuneko belaunaldiek. Izan ere, berea Broadwayen diru sarrera gehien lortu duen eta ikuskizunen sailean denbora gehien iraun duen musikala da. Gainera, 1998. urtean, lan honek Musikalen Zuzendaritza Onenaren Tony Saria jasotzen zuen lehenbiziko emakumea bilakatu zuen New Yorkdarra.

“Sinestezina izan da The Lion King-en fenomenoa, hamabost urtez hogei herrialde
bisitatu ostean taula gainean jarraitzen duelako”, azaldu du. Besteak beste, orain Madriden dago ikusgai eta datorren hilabetean Brasilera eramango dute “haurrei eta heldu sofistikatuei” zuzendutako musikala.

Proiektua abiarazi zutenean uste ez bazuten ere, urteen poderioz, The Lion King “betikotasunerako” musikala bilakatu da. “Kulturanitza da, musika freskoa dauka eta, Asia eta Afrikan inspiratua egon arren, edozein herrialdetako publikoak bertako zerbait bezala sentitzen du”, erantsi du Sail Ofizialeko epaimahaikideak.

E.A.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea