Lucíak 14 urte ditu baina gazteagoa dirudi. Argala da eta neskatila gorputza du. Gurasoak dibortziatuta daude, eta anaia eta bera amarekin bizi dira. Alberto, haien aita, kiropraktikoa da. Gutxitan ikusten ditu seme-alabak. Horregatik, etxetxo bat alokatu du termetan. Oporrak motzak izango dira eta zeruak euria mehatxatzen du. Hara iristean panorama ezin okerragoa da. Debekatuta dago igerilekuan sartzea ekaitz elektrikoaren arriskuagatik. Alberto seme-alabak entretenitzen saiatuko da, familia-txangoaren porrota konpontzen saiatzeko. Baina gero eta gehiago saiatu, orduan eta gutxiago lortuko du.
Ana Guevara Montevideon jaio zen, 1980an, eta Leticia Jorge 1981ean. Biak dira Gizarte Komunikazioko lizentziadunak Uruguaiko Unibertsitate Katolikoan. 2004an batera hasi ziren lanean gidoiak idazten, eta ordutik, 2007ko Bilboko Zinebi jaialdian Zilarrezko Carabela saria irabazi zuen El cuarto del fondo (2006) eta Corredores de verano (2009) film laburrak idatzi eta zuzendu dituzte batera. Tanta agua da egin duten lehenengo film luzea.