Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Sariak eta Epaimahaiak > Horizontes Sariaren Epaimahaia > Fernanda del Nido
Fernanda del Nido

Buenos Airesen jaio zen 1974an eta 2002an Espainiara etorri zen bizitzera. Komunikazioaren Zientziatan lizentziatu zen Buenos Aireseko Unibertsitatean, Ikus-entzunezkoen Ekoizpen eta Kudeaketa Masterra (MPXA) egin du, eta EAVE Programan (European Audiovisual Entrepreneurs) eta EAVE-Puentes delakoan parte hartu du. Gaur egun, EAVE-Ties that Bind programan sartuta dabil.

2006an Coruñan kokaturiko Tic Tac Producciones ekoizpen-etxe independentea sortu zuen; bertatik, film luze dokumentalak eta fikziozkoak garatzen eta ekoizten ditu. Bere espezialitatea Europaren eta Latinoamerikaren arteko koprodukzioak dira, eta bi kontinenteetako talentuen alde egiten du apustu.

Ekoitzi dituen azken lanen artean honakoak dira aipatzekoak:
Polvo (Julio Hernández Cordón, 2012), fikzioa. Mundu mailako estreinaldia 2012an izan zen, Locarnon.
Tralas luces (Sandra Sánchez, 2011), film luze dokumentala. Mundu mailako estreinaldia 2011ko Donostia Zinemaldian (Zabaltegi-Zuzendari Berriak).
18 comidas (Jorge Coira, 2010), fikzioa; hamar sari baino gehiago irabazi ditu eta mundu osoko 30 zinema-jaialditan baino gehiagotan parte hartu du.
¿Qué culpa tiene el tomate? (hainbat zuzendari, 2009), New Yorkeko Arte Modernoaren Museoan (MOMA) estreinatu zuten.

Horretaz gain, honako dokumentaletan ere parte hartu du ekoizkide gisa: Tata Cedrón, el regreso de Juancito Caminador, Fernando Pérezena, eta Design detrás das Grades, Margarita Leitâorena. Fikziozko lanei dagokienez, Agua fría de mar (Paz Fábrega, 2010), Rotterdameko zinema-jaialdiko Tiger Award sariaren irabazlea, besteak beste.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones