Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Sariak eta Epaimahaiak > Horizontes Sariaren Epaimahaia > Jorge Drexler
Jorge Drexler
Presidentea

Artista oso desberdinek grabatu dituzte Jorge Drexlerren abestiak beren diskoetan, besteak beste, Mercedes Sosa, Shakira, Omara Portuondo, Ana Belén eta Neneh Cherryk.

1989 erdialdean hasi zen abestiak idazten eta 1992an argitaratu zuen bere lehenengo diskoa: La luz que sabe robar. Urte horretan bertan medikuntzan lizentziatu zen Uruguaiko Ekialdeko Errepublikako Unibertsitatean.

2005ean irabazi zuen Oscar saria Diarios de motocicleta (2004) filmean agertzen zen Al otro lado del río abestiagatik. Sari hori irabazi duen gaztelaniazko lehenengo abestia izan da.

Une horretatik zinemarekiko bere lotura ez da eten, eta hainbat arlotan lan egiten du; izan ere, abestiak eta soinu-bandak sortzeaz gain, aktore protagonista gisa ere aritu da. Azken urteotan Grammy sarietarako jarraiko hiru izendapen lortu ditu, Latin Grammy Awards direlakoetarako sei, eta bi aldiz jarraian irabazi du Espainiako Musikaren saria, beste sari batzuen artean.

James Ivory zuzendariaren The City of Your Final Destination (2009) filmaren soinu-banda eta bi abesti berri konposatu ditu. Filmak Anthony Hopkins, Laura Linney eta Charlotte Gainsbourg ditu protagonista. Egile polifazetiko honek berriz ere txundituta utzi gaitu 2012an Daniel Burman zuzendariaren La suerte en tus manos filmeko protagonista gisa egin duen lanagatik.

Tabletetarako eta telefono adimendunetarako aplikazio bat sortu du; horren bitartez, erabiltzaileak zuzenean parte har dezake bere abestien konposizioan. Gaur egun, Mundo abisal zuzeneko ikuskizuna aurkezten jarraitzen du, eta, aldi berean, “n” proiektuaren sormen-prozesuan murgilduta dabil.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones