tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Sariak eta Epaimahaiak > Horizontes Sariaren Epaimahaia > Sandro Fiorin
Sandro Fiorin
 

Sandro Fiorin brasildarrak eta bere kide Alex Garcia kubatar-amerikarrak FiGa Films sortu zuten Los Angelesen, 2006an. Etxearen helburua Latinoamerikako zinema-lanak aurkitzea eta Ipar Ameriketan banatzea da, baita mundu osoan haien ordezkari izatea ere.

Fiorin Rio de Janeiron hazi zen, São Pauloko (FAAP) eta New Yorkeko (New School) zinema-eskoletan ikasi zuen, eta azken hiri horretan bizi izan zen eta lan egin zuen 14 urtez. Ondoren, Kaliforniara joan zen, 2001. urtean. Portugesa, ingelesa eta gaztelania menderatzen ditu.

Zinemaren industrian daramatzan 18 urteetan hainbat kargu izan ditu, besteak beste, Film Forum, Universal, First Look Films eta CalArts etxeetan. Programazio-laguntzaile da Atlantako High Museum of Art museoak antolatzen duen Latinoamerikako zinema-jaialdian, eta zuzendari artistiko Los Angeleseko IndieBrazil zinema-jaialdian.

Sandro Fiorinek hainbat epaimahaitako kide eta banaketa alternatiboaren egoerari buruzko mahai-inguruetako moderatzaile gisa parte hartu du Sundancen, Rio de Janeiron, Cannesen, Rotterdamen, Toulousen eta beste jaialdi batzuetan. 2010etik ekoizpen-munduan dabil, eta sariak jaso dituzten Verano de Goliat, Los viejos eta A Floresta de Jonathas proiektuetan parte hartu du.

FiGa Films etxeak iraupen mota guztietako fikziozko lanak eta dokumentalak banatzen ditu Ipar Ameriketako arte eta saiakerako zinema zirkuituetan, baita telebistan, Interneten eta DVDn ere. Etxearen film bilduma gero eta handiagoak mundu osoko zinema-jaialdi nagusietan eskuraturiko eta kritikak txaloturiko eta sarituriko filmak biltzen ditu. FiGak aukera benetan independentea eskaintzen die Latinoamerikatik, Espainiatik, Portugaletik eta munduko beste txoko batzuetatik datozen zinema-lanik onenei. Sandro Fiorinentzat eta Alex Garciarentzat, ezinbestekoak dira ikuspegi pertsonala duten epe luzeko harremanak.

FiGak 2008an abiarazi zuen Ekoizpen eta Nazioarteko Salmenta atala, Locarnoko zinema-jaialdiaren barruan. Etxearen lehenengo ekoizpena Nicolás Peredazuzendariaren Verano de Goliat (Mexiko, 2010) izan zen, eta Orizzonti saria irabazi zuen Veneziako zinema-jaialdian, 2010ean. Lan horren ondoren, Los viejos (Bolivia, 2011), A Floresta de Jonathas (Brasil, 2012) eta Zach Weintraubzuzendariaren Untitled Project (AEB, 2013) etorri dira.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea