Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Sariak eta Epaimahaiak > Kutxa-Zuzendari Berriak Sariaren Epaimahaia > Diana Sánchez
Diana Sánchez

Torontoko zinema-jaialdiko nazioarteko programatzailea da, eta berak ekartzen dizkio publikoari Latin Amerikan, Espainian eta Portugalen eginiko zinema-lanik onenak. Sánchez 2002an bilakatu zen jaialdiko kide eta, hurrengo urtean, berak programatu zuen Brasili buruzko “Vida de Novo” zikloa. Ondoren, Argentinako zinemari buruzko bi ziklo programatu zituen Torontoko jaialdiko Cinématèque atalerako, 2004an eta 2006an, hain zuzen. Eta 2006an, halaber, Kubako zinemari eskainitako aste bat antolatu zuen Royal Ontario museoan. Bestalde, 2011n, Buenos Airesi buruzko “City to City Spotlight on Buenos Aires” zikloa antolatu zuen Torontoko jaialdian.

Gaur egun, Rotterdameko zinema-jaialdiko programazio-aholkularia eta Miamiko nazioarteko zinema-jaialdiko programazio-aholkulari burua da, eta bestelako zinema-jaialdietan eta aurkezpenetan ere parte hartu du. Gainera, aurten bigarrenez egin den Calgary Latin Wave izenekoaren programa ere berak egiten du, Argentinako PROA fundazioarekin batera.

2007an Ekuadorreko Kultura Ministerioaren Zinema Funtsaren epaimahaiko kide izan zen, eta 2008an Habanako zinema-jaialdiko Primera Copia sariaren lehenengo epaimahaiko kide. Bestalde, Kolonbiako Kultura Ministerioko Gidoi Garapenerako Funtsaren epaimahaikide ere izan da.

Ekoizlekide gisa, Nos HacemosFalta - Tilt (2001) filmaren koprodukzio- eta banaketa-kontratua negoziatu zuen arrakastaz. Duela gutxi Panamako nazioarteko zinema-jaialdiko zuzendari artistiko izendatu dute. Jaialdia berria da, eta 2012ko apirilean egin zuten lehenengo edizioa.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones