Radu Muntean 1971n jaio zen, Bukaresten, eta 1994an Zinema eta Antzerki Akademian graduatu zen, zinema zuzendaritzako espezialitatean. Fikziozko lau film, zenbait dokumental eta publizitateko 600 lanetik gora zuzendu ditu.
Furia / Rage (2002) izan zen bere lehenengo film luzea. Bigarren filma, Hârtia va fi albastra / The Paper Will Be Blue (2006), Locarnoko zinema-jaialdiko sail ofizialean lehiatu zen, eta hainbat sari jaso zituen beste lehiaketa batzuetan; besteak beste, Sarajevon, Namurren, Cottbusen, Marrakexen eta Las Palmasen. Bere hurrengo filma, Boogie-Boogie (2008), Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian eta Karlovy Varyko jaialdian parte hartzeko sailkatu zuten. Azkenik, Marti, dupa Craciun (2010) lanarekin Canneseko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean lehiatu zen, eta geroago, hainbat sari jaso ditu honako nazioarteko jaialdi hauetan: Gijon, Sarajevo, Namur, Mar del Plata, Bastia, Zipre eta Sarasota.
Bere azken lana Vorbitor / Visiting Room (2011) dokumentala izan da.