Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Sariak eta Epaimahaiak > Kutxa-Zuzendari Berriak Sariaren Epaimahaia > Lourdes Oñederra
Lourdes Oñederra

Euskal Herriko Unibertsitateko Fonologia Katedradun eta Euskaltzaindiko kide da. Filologia Hispanikoan lizentziatu zen 1980an Deustuko Unibertsitatean, eta 1982an Linguistikako Masterra egin zuen Iowako Unibertsitatean. Euskal Filologian egin zuen doktoretza, 1987an, Euskal Herriko Unibertsitatean, Koldo Mitxelenaren zuzendaritzapean.

Fonologia teorikoari eta euskarari buruzko eskolak ematen ditu eta arlo horietan ikertzen du. Hainbat unibertsitatetan izan da irakasle gonbidatu, besteak beste, honako hauetan: San Carlos Unibertsitatea (Guatemala), Karl Franzens Unibertsitatean (Graz, Austria) eta Chicagoko Unibertsitatean (AEB). Hona hemen bere argitalpenik berrienak: Fonetika Fonologia Hitzez Hitz (EHU, 2004) eta “Early bilingualism as a source of morphonological rules” (Wetzels/Calabrese, arg., 2009, 193-210).

Hainbat egunkaritako eta aldizkaritako lankide ere izan da (Egunkaria, Berria, Hika eta Bakeaz). Fikzioaren alorrean zenbait ipuin argitaratu ditu euskaraz (Anderson anderearean gutizia, gaztelaniaz, ingelesez eta errusieraz ere argitaratu dena), baita Eta emakumeari sugeak eleberria ere,gaztelaniara, ingelesera, errusierara eta italierara itzuli dutena, eta 2000. urtean Euskadi Saria eta Zilarrezko Euskadi Saria, 1999ko Kritikaren saria eta urte horretako Beterriko liburua saria irabazi zituena.

Une honetan fonologo gisa ari da lanean ahoskeraren eta elebitasunaren inguruan, eta idazle gisa, bere hurrengo eleberriaren amaiera izan daitekeen testuan.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones