tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 61. Edizioa 2013  > Zinemaldiaren Egunkaria > Zinean musikak duen garrantziaz gozatzeko aukera
Zinemaldiaren Egunkaria » BESTE HAINBAT JARDUERA
Zinean musikak duen garrantziaz gozatzeko aukera
Ostirala, 2013(e)ko irailak 20

Zuzendari guztiak ohartzen dira beraien filmetan soinu-bandek duten garrantziaz, ikuslegoa istorioan murgiltzeko beste tresna bat da. Honez gain, nork ez du bere oroitzapenean filma zehatz bateko soinu-banda? Azken finean oroitzapen kolektiboaren aztarnak ere badira.

Hori guztia azpimarratzeko, iaz egin zen bezala, aurten ere, Zinemaldiak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta SGAEren Fundación Autor erakundeak, beren ibilbidean zehar zinerako musika idatzi duten hainbat konpositoreen soinu-banden kontzertua antolatu dute irailaren 26 ostegunean, arratsaldeko 20:00etan Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan.

Egitarauak Emilio Aragón, Angel Illarramendi, Pascal Gaigne, Pablo Cervantes, Fernando Velázquez eta Zacarías M. de la Rivak idatzitako partituren aukeraketa bat biltzen du, tankera askotako konposizioak era askotako filmentzat. Besteak beste, Pájaros de Papel, Emilio Aragónek zuzendua, 778 La Chanson de Roland, Olivier van der Zeek eginiko dokumentala, You’re the One eta Tiovivo c. 1950, biak José Luis Garcik zuzenduak, Juan Antonio Bayonaren Lo Imposible edo Enrique Gatoren Las Aventuras de Tadeo Jonespelikuletako musika zuzenean interpretatuko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Andrés Salado maisuak lehendabizikoz zuzenduta.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak zinemako musikarekin izandako harremana Zinemaldiarekin lotuta egon da sarritan. Horrela, The Crowd (King Vidor), Carmelo Bernaolaren musikarekin, eta Wings (Zamecnik) filme mutuen soinu-banden grabaketa. Gainera, Orkestrak soinubanden inguruko kontzertu sorta bat eskaini zuenMisión Imposible pelikulako soinubandaren egile Lal Schifrin argentinarraren zuzendaritzapean. 1991 eta 1992. Urteetan Zinemaldiko sintonia grabatu zuen. Gainera 2010ean Oskar Santosen opera prima El mal ajeno filmeko soinu-banda grabatu zuen, Fernando Velázquezek idatzia.

Aurreko Zinemaldian, 2012ko irailan, Orkestrak Juan Antonio Bayonaren Lo Imposiblepelikularako Fernando Velázquezek sortutako soinu-bandaren zuzeneko estreinaldia burutu zuen, kontzertua Velázquez berak zuzenduta. Juan Antonio Bayona errealizadorea ere izan zen kontzertuan eta arrakasta paregabea lortu zuten egoitza topera beteaz. Aurten ere beste hainbeste espero dute antolatzaileek eta Zinemaldiaren baitako zinemarako musikako topaketa honetan interpretatuko diren obren sortzaileetariko batzuk bilduko dira orkestraren egoitzan.

N.A.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea