tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 61. Edizioa 2013  > Zinemaldiaren Egunkaria > Munduaren esplikazio bat
Zinemaldiaren Egunkaria » ZABALTEGI
Munduaren esplikazio bat
Ostirala, 2013(e)ko irailak 20

“Nire bizitzan egin dudan gauzarik handiena”, horrelaxe definitu zuen Oliver Stonek Zinemaldian aurkeztuko duen The Untold History of the United States (AEBetako Historia Ezkutua) dokumental saila. Hamabi ataletako historia saiakera da, Bigarren Mundu Gerraren ondorengo mundua azaltzeko ahalegin zinematografiko handia, Stoneren beraren ideien laburpen erraldoia. Nazismoari gailendu zitzaizkion amerikarrek nola monopolizatu zuten garaipena, nola hura kudeatzeko moduak markatu zituen hurrengo laurogei urteak. Stoneren arabera, gaur egungo guztiak orduan baitu jatorria.

Beste modu batez azalduta: Nolakoa izango zen gaur egungo mundua baldin eta AEBek, Bigarren Mundu Gerratik aurrera, mendebaldeko herrialdeen artean lortu zuten nagusigo ideologiko, ekonomiko eta politikoa lortu ez balute? Baldin eta bonba atomikoa jaurti ez balute? Baldin eta munduak ulertu izan balu nazien kontrako benetako garaileak, balantza desorekatu zutenak, sobietarrak izan zirela?

Konstatazio bat, eta sailaren beraren jatorria edo justifikazioa: estatubatuar gazteek beldurtzeko moduko ezjakintasuna erakusten omen dute beren historiarekiko. Stoneren betiko kezkak haizatzea helburu duen lana duzu hau, hasieran ordu bat aurreikusi arren azkenean hamar ordutara errenditzeko zailtasunak izan zituen proiektua, kazetaritza eta iritzien arteko nahasketa handinahi eta polemikoa.

Lan horrekin batera, 2004an filmatutako Alexander lana aurkeztuko du zuzendariak aurtengo edizio honetan. Zinemazaleentzako benetako gutizia, kritikaren iritzi ona jaso arren pantailetan arrakasta handia lortu ez zuen filmaren bertsio luzeena baita, ia berrogei minutu luzeagoa.

A.B.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea