tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 61. Edizioa 2013  > Zinemaldiaren Egunkaria > Zine-industriaren eta sortzaileen aldeko apustua
Zinemaldiaren Egunkaria » INAUGURAZIOA
Zine-industriaren eta sortzaileen aldeko apustua
Larunbata, 2013(e)ko irailak 21

61. Zinemaldia abian da jadanik. Cayetana Guillén Cuervo eta Unax Ugalde aktoreek aurkeztu dute hasiera ekitaldia. Eta hasi bezain laster aurtengo edizioaren ekintza plana edo jomuga aldarrikatu dute: “Krisi egoera gorabehera, zinema jaialdi honek zine-industriaren eta sortzaileen aldeko apustua egin nahi du”.

Hasteko eta behin, Abdellatif Kechiche zuzendariak nazioarteko kritikariek La vie d`Adelle filmagatik eman dioten urteko film onenaren saria eskertu du, “pelikula ulertu eta zabalkundea eman diotelako”.

Itxuraz kartel ofizialaren hiru dimentsioko dekonstrukzioa dirudien agertokian, Nagisa Oshimaren alargunaren esker oneko hitzak entzun dira bideoan. Eta jarraian, artista modoa taularatu da, besteak beste, Michelle Yeoh eta Annette Bening aktoreak .

Era berean, “bere bi historiak Donostian aurkezteaz” harro agertu da Oliver Stone. Terry Gilliam zuzendariak berriz “munduko zinema jaialdirik onena” dela deritzo “energia handia biltzen baitu”.

Umorea ekitaldiaren bukaera aldera etorri da. Gala amaitu ahala proiektatzera zihoazten Futbolin filmeko zuzendari Juan José Campanellak eta animaziozko film honi ahotsa ipintzen dion aktoreetako batek, Arturo Vallsek, horrenbeste izarren artean Peter Sellers Guatekea filman bezala, harrizko gonbidatu gisa, sentitzen zirela ziurtatu dutenean.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea