Bost produkzio edo koprodukzio Horizontes Latinos Sailean, beste bat Sail Ofizialean (Club Sandwich, Fernando Eimbckerena), bi Zuzendari Berrietan (Las horas muertas, Aaron Fernandezena, eta Paraiso Mariana Chenillorena), baita Culinary Zinemako Como agua para chocolate Alfonso Araurena ere. “Oso gustukoa dut hona iritsi eta gure zinema osasuntsu dagoela ikustea”, dio Marina Stavenhagenek. Harrotasun puntu bat ere ez du ezkutatzen: “hemen dauden lanak ez direlako obra bakarrak, eta guztien atzean eskarmentu handia eta lana dagoela, ongi irabazitako ospea eta ibilbidea kasu gehienetan”.
Mexikarrak, hala ere, zinema globalaz nahiago du hitz egin, herrialde batekoaz baino. “Gaur egun, ez du axola zuzendaria nongoa den: historiak unibertsalak bihurtu dira, eta zinemak eta zinemagileak, zorionez, oso nahastua daude, puzzle baten antzera“.