Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 61. Edizioa 2013  > Zinemaldiaren Egunkaria > Emakume bat zirraraz erotu zorian
Zinemaldiaren Egunkaria » DONOSTIA SARIA
Emakume bat zirraraz erotu zorian
CARMEN MAURA
Astelehena, 2013(e)ko irailak 23

Carmen Maura Donostia saria jaso duen lehen espainiar aktorea izan da. Eta egia esan, inoizko harrerarik beroenetako egin dio Kursaalera bildutako jendetzak. Saria emateko Alex de la Iglesia zuzendaria eta Hugo Silva eta Mario Casas, biak ere haren bizkartzain jarreran, oholtzaratu dira.

Bilbotar zuzendariak Carmeni buruz hitz egitea “erraza” dela esaten hasi da, pantaila batean ikusi zuen lehen aldian gainerako aktoreak ez bezalakoa zela eta espainiar zinearen onena irudikatzan duela, orobat. “Hala ere, denik eta Carmenik onena ikusteko gaude oraindik, etorkizuneko Carmen”, gaineratu du.

“Ezin deskribatuzko zirrara sentitzen ari naiz -adierazi du Maurak saria jasotakoan-, jendearen, prentsaren eta lankideen berotasunak bihotza atximurtuta nauka”. Gurasoekin eta bere bi semerekin partekatu nahi izan du saria eta kamera aurrean jartzen naizen aldiro zoritxar guztiak uxatzen dituela aitortu du.

Garai batean aktore izateko bi gauza behar zirela esan du: “Fotogramas aldizkarian azaltzea eta Donostiako Zinemaldira etortzea. Hori aspaldi lortu nuen Pepi, Luci, Bom… filmarekin, baina gaurkoa atsegin betea ematen duen egun horietako bat da”.

Harro agertu da Donostia saria jasotako lehen espainiar aktorea izateaz: “Bazen garaia, horrenbeste antzezle atzerritar eta gero, eta espero dut azken ez izatea”.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones