tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 61. Edizioa 2013  > Zinemaldiaren Egunkaria > Harreman luze baten argilunen istorioa
Zinemaldiaren Egunkaria » SAIL OFIZIALA
Harreman luze baten argilunen istorioa
LE WEEK-END
Astelehena, 2013(e)ko irailak 23

Eskarmentu handiko izenez josita dago Le Week-End pelikula: Notting Hill-eko zuzendaria, Roger Michell; gidoian, Hanif Kureishi idazlea, Nire garbitegi ederra, Sammy & Rosie baietz elkarrekin konpondu, Aldirietako Buda, Intimitatea edo Venus filmeetako gidoigilea; eta aktore lanetan beti bikain diharduen Jim Broadbent, Lindsay Duncan eta Jeff Goldblumen laguntzarekin.

Belaunaldi-komedia dibertigarria da Le Week-End, beren harremana biziberritzeko bikote zahar batek Parisen egiten duen asteburu-pasa kontatzen duena. “Aspaldiko ezkontide batzuk irudikatu nahi genituen eta beraien harremaneko argilunak erakutsi. Bost minutuan norbait maitatu eta gorrotatu dezakezu. Hori da gizakiaren bitxikerietako bat eta kontraste hori irudikatu nahi izan dut”, adierazi du Michellek.

Umore ingelesak zipriztintzen ditu Duncanek eta Broadbentek filmaren hasieratik dauzkaten elkarrizketak. Urteetako harremana antzematen da, elkar maite dute, baina elkarbizitza luzearen aztarnak gori-gori daude euren artean. “Antzezpenaz aparte, guk ez diogu istorioari aparteko ekarpenik egin –argitu du Lindsay Duncanek–, pertsonaiak hortxe zeuden, gidoian idatziak. Filmaketa-talde arina ginen, ezinbesteko jendea baino ez. Beraz, aise mugitzen ginen Parisko alde batetik bestera. Eta filmaketa osoa ia-ia kronologikoki burutu genuen”. “Oso gauza normala izaten da britainiarrak Parisera joatea. Toki egokia zen pertsonaien miseria eta poza aurkezteko. Klitxe antzeko bat da. Han hasi ziren eta hara itzuli behar zuten”, gaineratu du zuzendariak.

“Harreman luze baten istorioa da. Desilusioa agertzen da harremanean”, nabarmendu du filma idazteaz arduratu den Hanif Kureishik. Izan ere, gogoratu Kureishi itzal handiko antzerkigile, zinema gidoigile, eleberrigile eta ipuingile ingelesa dela. Aita pakistandarra eta ama ingelesa izanda, haren lanen gaien artean jorratzen ditu arraza, nazionalismoa, immigrazioa eta sexualitatea.

Oraingo honetan, frantziar uhin berria eta baita Woody Allenen jitea ere uztatu dituen Kureishik edadeko bikote baten istorioa aukeratu izanaren zergatia azaldu du: “Adinean aurrera doazen bi pertsonaien inguruan jardutea deliberatu genuen Michellek eta biok. Zergatik? Edadeko jendeak ere bizipen intentsuak dituelako. Maitasun harremanak ez dira bakarrik gazteen kontua. 30 urte elkarrekin bizi eta elkarrekin sufritu duten senar- mazteek ezinbestean aldatzen dute euren hartuemana. Eta iristen da une bat, elkarbizitzak higatu dituenean, euren artean honako galdera egiten diotela: zertarako elkarrekin jarraitu? Filmea galdera honi erantzun bat ematen saitu da, tonu umoretsuan, hori bai”. Txispa handiko elkarrizketa horiei esker harrera ona izan du filmak jendartean.

S.B.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea