Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 61. Edizioa 2013  > Zinemaldiaren Egunkaria > Larrotxene ikastaroetako urteko uzta Zinemaldian
Zinemaldiaren Egunkaria » BESTE HAINBAT JARDUERA
Larrotxene ikastaroetako urteko uzta Zinemaldian
Astelehena, 2013(e)ko irailak 23

Zinemaldiaren babespean, XXV. Bideoaldia ospatuko da bihar, irailak 24, Larrotxene kultur etxeko zine eta bideo ikastaroetan eginiko lanen aukeraketa bat ikusgai izango delarik, Trueba 2 aretoan, arratsaldeko 18:30ean.

Donostia Kulturako, Larrotxene Kultur Etxeak duela 25 urte ekin zion Bideoaldia antolatzeari, bertako zine eta bideo ikastaroetan egindako lanak jende aurrean aurkezteko asmoz. Urte hartan martxan jarri zen bideo espezializazioa, hainbat ikastaro antolatuz eta ikusentzunezko produkzioa bultzatuz. Larrotxene ikus-entzunezkoen industrian ospe handia duten hainbat zinemagileren harrobia izan da: besteak beste, Borja Cobeaga, Luis A. Berdejo, Pablo Malo, David González, Jose Mari Goenaga edo Jon Garaño kultur etxeko trebakuntza eta produkzio geletan ikasitakoak dira. Goi mailako profesionalak ari dira irakasle lanetan, Jorge Gil, Michel Gaztambide, Isabel Herguera, Leire Apellaniz, Ana Lezeta eta Izibene Oñederra.

Urte hauetan Larrotxenen egindako produkzioen aukeraketa bat egin da, atal historikoari dagokionean izeneko hiru zuzendariren lanak aukeratu ditugu Pablo Malo, Borja Cobeaga, Luis A Berdejorenak. Azken urteetara salto egin dugu ondoren eta azken bi ikasturtetako uztaren aukera bat egin dugu bertan gidoi ikastaroetan sortutako lanak fikzioa zein komedia eta helduek animazio ikastaroan egindako lanak daude.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones