tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 61. Edizioa 2013  > Zinemaldiaren Egunkaria > Spielmann: «Egungo zineak hutsalkeriaz jorratzen du heriotza»
Zinemaldiaren Egunkaria » SAIL OFIZIALA
Spielmann: «Egungo zineak hutsalkeriaz jorratzen du heriotza»
OKTOBER NOVEMBER
Asteartea, 2013(e)ko irailak 24

Götz Spielmannek ahogozo utzi zituen zinemazaleak bere aurreko lan Revanche (2008) filmarekin, Vienako aldirietan girotutako thriller txukuna, izan ere, ingelesez mintzatua ez den film onenaren Oscarrerako izendatu zutena.

Sail Ofizialean aurkeztu duen film berriak, Oktober November, oso bestelako istorioa kontatzen du: Aktore austriar ezagun bat eta mendialdeko ostatu baten kargu dagoen bere ahizpa dira Götz Spielmannen filmeko protagonistak. Aitaren osasun arazoengatik elkartuko dira, berez bizimodu aski diferentea duten bi emakumeak.

Nora von Waldstättenek, filmean Sonjaren rola betetzen duen aktoreak, zera onartu du “film baten barruan aktore baten rola antzeztea nahiko ariketa bitxi eta nahasia da, ez baita ohikoa aktore batek aktorearena egitea”. Bere pertsonaiak itxuraz bizimodu perfektua eramaten du “baina barrutik hautsita dago, erabat jota. Irla bat da, ez du lagunik, ez aingurarik, ez dauka non babestu”, bere ahizpa berriz emakume “gogorra, sustrai finkoak dituena eta adoretsua da”, argitu du.

Spielmannek pelikula osoan zehar garatzen ditu heriotzaren eta ahizpa bien arteko loturaren gaiak; uretatik kanpo, harri baten gainean itobeharrean iraulkatzen ari den arrain baten metafora bisuala baliatuta. “Nire iritziz arteak duen gauzarik handiena irudiak dira, txiki sentiarazten gaituzten arrain horren moduko irudiak. Gidoia idazten ari nintzela, ideia- soziazioa irudien bidez zetorkidan», adierazi du zinemagileak.

Azken hatsa

Austriar zuzendariak hogei minutu inguruz luzatu du aitaren hilzoria, eta helburu jakin batekin egin du. “Gaur egungo zinean jendea hutsalki hiltzen da, heriotzari ez zaio behar adina garrantziarik ematen”, kexu da zuzendaria. “Heriotza gauza handia da, misterio handi bat, gu guztion bizitzetako funtsezko gertakaria. Nik bizitzan sinesten dut, horregatik eman diot heriotzari horrenbesteko garrantzia. Pelikulek ez lukete heriotza hutsalkeriatu behar edo jolas bat izango balitz bezala tratatu”, irmo ziurtatu du. “Aitaren azken hatsarena pertsonalki bizi izan dudan esperientzia da”; horregatik une mingarri horiek irudikatu nahi izan ditu: “senide edo pertsona hurbil baten hilzoria bizitzearena, ‘beste mundura’ nola iragaiten den ikustea, azken une horietan harekin egotea…”. Spielmannek erabakigarria deritzo filmeko pasarte hori: “aitaren hilzoriaren trantzean ahizpa biak inoiz baino hurbilago sentitzen baitira. Eta horrela, ikusleek aktoreekin batera bizi dezakete unea”, esanaz amaitu du.

S.B.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea