tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 61. Edizioa 2013  > Zinemaldiaren Egunkaria > «Hasieratik sentitu nintzen identifikatuta Karmeleren istorioarekin»
Zinemaldiaren Egunkaria » ZINEMIRA
«Hasieratik sentitu nintzen identifikatuta Karmeleren istorioarekin»
AMAREN ESKUAK
Asteartea, 2013(e)ko irailak 24

Amaren eskuak aurten Zinemiran pate hartzen duen fikziozko luzemetrai bakarra dugu. Karmele Jaioren eleberrian oinarrituta, Mireia Gabilondok zuzentzen duen istorio honek, 38 urteko emakume bati buruz hitz egiten digu. Egun batetik bestera, bizitzan duen oreka eskasa bertan behera eroriko zaio, bere ama ospitalera eramango duten egunean, memoria galera bat dela eta. “Karmele Jaioren liburua jarraian irakurri nuen arratsalde batean eta irakurtzerakoan jada sentitu egin nuen, irudiak ikusi nituen. Oso barruko istorioa iruditu zitzaidan, oso ondo idatzita. Gauza txikiez oso polito hitz egiten duena, sentimenduez, emozioez. Eta oso identifikatua sentitu nintzen. Ama galtzeari buruzko istorioa da eta gertatu zaigunoi, badakigu hori zer den. Bestetik, zure amari buruz gauza asko ez jakitea ere, guztioi gerta dakigukeen zerbait da, gaztetan zer bizi izan zuen, bere fantasiak zeintzuk izan ziren, ze min geratu zitzaion barruan eta hori guztia”.

Istorioa unibertsala eta gaur egungoa da. Harremanei buruz hitz egiten du, barnean sendatu ezinik geratzen zaizkigun gauzei buruz. Baina bizitzari aurre egin behar zaiola azpimarratu nahi du, “bizitza bizi egin behar da, ez dago besterik”. Baina nola eraman hain barneko sentimenduei buruzko liburu bat irudietara? “Guk irudiekin pentsatzen dugu. Gainera liburua hain aberatsa da, hainbeste kontatzen digu pertsonaiei buruz, gidoi soil bat baino gehiago zen. Nik uste artean hizkuntza desberdin asko daudela, liburuek hitzekin emozionatzen dute eta zineak berriz irudiekin. Batzuetan irudi batek ematen dizuna ez dizu testu batek ematen”, dio Kutsidazu bidea, Ixabel-en zuzendariak.

Hastapenetan, Mireia Gabilondok Karmele Jaio deitu zuen eta berarekin lan-egiteko gogoa adierazi zion. Idazlea beste batzuekin geratuta zegoen liburua zinera eramateko eta bi urte beranduago, Baleuko ekoiztetxetik, Mireia deitu zuten proiektuaren zuzendaritza eskainiz. “Karmelerekin maizago geratzen hasi nintzen. Oso ondo ulertzen gara, oso toki berdinetik ikusten dugu istorioa, antzeko imaginarioa dugu. Niri idatzitako gidoia iritsi zitzaidan orduan eta honen gainean moldaketa batzuk egiteko baimena eskatu nuen, eman zidaten, eta aktoreak ere nik aukeratu nituen”.

Amaren eskuak sarrera guztiak agortu ditu, baina Euskal Herriko hiriburu eta hainbat herriko, Madril eta Bartzelonako zineetan ikusteko aukera izango dugu datorren aste burutik aurrera. “Ni oso pozik geratu nintzen Karmelek filma ikusi eta gustatu zitzaionean. Lasaitasuna hartu nuen egun hartan. Orain jendearen erantzuna jasotzeko irrikan nago”.

N.A.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea