tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 61. Edizioa 2013  > Zinemaldiaren Egunkaria > Jorge Gil: «Ez da elbarritasunari buruzko lana, komunikazioari buruzkoa baizik»
Zinemaldiaren Egunkaria » ZINEMIRA
Jorge Gil: «Ez da elbarritasunari buruzko lana, komunikazioari buruzkoa baizik»
EL MÉTODO ARRIETA
Osteguna, 2013(e)ko irailak 26

Jorge Gil Munarrizek beraien blogaren bitartez izan zuen Arrieta ahizpen berri, eta haiek pertsonalki ezagutu bezain pronto 2009an txundituta geratu zen istorioarekin. Begi bistakoa zen euren bizitza grina jakin batean sostengatzen zela: komunikaziorako grina. “Hasiera batean ez genuen garbi zein forma eman dokumentalari, baina muga fisikoez gain, izakia izaki izateko komunikazioa zein puntutaraino den funtsezko erakustea nahi genuela laster geratu zitzaigun garbi”.

El metodo Arrietan ikusi dezakegunez, Lourdes eta Mentxu arazo larri batekin jaio ziren: beren gorputzek ez zieten komunikatzen uzten. Ezin zituzten eskuak erabili, ezta ahotsa ere. Egun batean, ordea, beren formula aurkitu zuten; komunikazio-metodo berria, inongo aurrekaririk ez duena, eta, askoren ustez, inoiz funtzionatuko ez zuena. Isiltasunean hitz egiten den lengoaia bat. Hitzak begien mugimenduaren bitartez idatziko zituzten, airean. Letraz letra. “Dokumentala obserbazioan oinarritzen da funtsean, begiratu egin dugu eta kamera aurrean gertatzen ari ziren gauzek eman digute bidea. Hiru urte pasa dira proiektu hasieratik amaitu arte eta denbora horretan gauza asko gertatu dira Arrieta ahizpen bizitzan, benetako gauzak, batzuk positiboak eta beste batzuk negatiboak”.

Ikusleak barre ere egiten du

Filmaren gaia komunikazioa den heinean, noski istorioan inkomunikazio asko dago, adibidez Arrieta ahizpek familian bizi izan dutena. Aitak, amak… bakoitzak bere errealitatea eta sentipenak plazaratu ditu, euren alabak sekula entzun gabekoak. Mentxu kameraren aurrean guztiaren testigu zen bitartean: “Ikusle asko identifikatu da familiako inkomunikazio horrekin. Filmean enpatiak oso ondo funtzionatzen du. Ikuslegoak aise uler dezake haien gurasoen inkomunikazioaren aurrean edo dauzkaten zailtasunekin ahizpek sentitzen dutena”.

Egileen asmoa, ordea, ez da elbarritasunaren inguruan aritzea, “ahizpek bizitzarekiko oso erantzun baikorra dute eta filmean espiritu hori nahi genuen. Sentimenduei buruzko istorio bat da. Azkenean berrikuntzarik handiena, funtsean ez dagoela berrikuntzarik ikustea izan da. Beraien bizitzak eta nirea berdinak direla, agian gauza funtzionalak egiteko beste erak dituzte, baina beraien frustrazioak, nahiak edo ametsak, nireak bezalakoak dira”.

El metodo Arrieta Donostiara itzuli da Buenos Aireseko Giza Eskubideen Zinemaldian izan ondoren, eta sarrerak agortu ditu egunotan: “Ikusleak uste baino film arinago eta alaiagoa deskubritzen du eta hori sorpresa bat da beraientzat, barre ere egiten du”.

N.A.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea