tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 61. Edizioa 2013  > Zinemaldiaren Egunkaria > Irudi baten bila
Zinemaldiaren Egunkaria » PERLAK
Irudi baten bila
L´IMAGE MANQUANTE / THE MISSING PICTURE
Osteguna, 2013(e)ko irailak 26

“Gauza batzuk ez lituzke inork ikusi behar. Baina norbaitek ikusten baditu, kontatu egin behar ditu”. Esaldi horrek laburbiltzen du Rithy Panh zuzendariaren film sentikor hau. Dokumentalaren sailean erraz samar sartu badaitekeen arren, fikziotik ere badu asko, barne bidaia baten kontakizuna baita L’image manquante: inoiz aurkitu gabeko argazki baten bila abiatutako barne bidaia.

Kanbodiako khmer gorrien inguruko gogoetek bilbatzen dute filma. Nolakoa zen bertako bizitza iraultza ekarri nahi zuten iraultzaileak iritsi aurretik, eta nola aldatu zen dena Pol Poten agindupean; nola irauli ziren mendeetako harreman sailak, bizitzaren egitura bera ere, paisaia, jendearen gogoa, dena. Irudi zaharren bidez, eta filmerako propio landutako egurrezko eszenatoki ñimiñoen laguntzaz, zuzendariaren bakarrizketa proposatzen du filmak, halako gogoeta luze eta begi bistako samarra orduan gertatu ziren izugarrikeriekiko.

Zuzendariak lehen eskuko informazioa dauka, bertan baitzegoen dena gertatu zenean, baina exekuzioen irudi bat falta du hala ere, dena frogatuko lukeen lekukotasun grafikoa. Beharbada galduta egongo dela jakinik, baina inoiz existitu zelako konbentzimenduarekin, ezinegon horrekin Panhek onartzen du bere bizitza irudi horren bilaketaren historia izan dela. Besteak beste, familia osoa galdu zuelako eromenaren ondorioz. Eta irudi horrek dena laburbilduko lukeelako. Salaketa da filma; oroitzapenean gordeta dagoen kexu ozena. Eta kexuak irudiaren forma hartu du: irudi berri bat galdutako irudi bat ordezkatzeko.

A.B.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea