tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 61. Edizioa 2013  > Zinemaldiaren Egunkaria > Lehen Donostia saridun mutantea
Zinemaldiaren Egunkaria » DONOSTIA SARIA
Lehen Donostia saridun mutantea
HUGH JACKMAN
Larunbata, 2013(e)ko irailak 28

Otsokumea izan da, banpiroak ehizatu ditu, langileburu aritu da Australian, magoa, hackerra, erdi aroko printzea, edota hiltzaile bortitza izan da. Victor Hugoren Jean Valjean presoari jarri zion aurpegia eta ahotsa. Hori eta askoz gehiago. Baina gaur Kursaaleko oholtzan, benetako gentlemana izan dugu Hugh Jackman. “Arratsaldeon!” ezin ozenago eta alaiago agurtu du ikuslegoa, “aspalditik maite dugu nik eta nire familiak lurralde hau, baina gaurtik aurrera, are gehiago”.

Diego Luna aktore mexikarrak eman dio Jackmani Donostia Saria, “bere lanean arriskua ezinbestekotzat duen aktorea. Mexikon diogun bezala, ezin geldirik egon!”.

1991an bere emaztea, Deborra-Lee Furness, Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra jaso zuen Waiting filmean egindako lanagatik. 22 urte geroago, ibilbide geldiezin eta distiratsua duen aktore australiarra oholtzan gogoz aritu da: “Donostia Sariari esker, zein zuzendari zoragarriekin lan egin dudan eta zenbat paper desberdin egin ditudan ikusi dut. Ondo dantzatzeko, bikote aproposa behar izaten da, eta nik beti izan dut hori.”

Nahiz eta berandu izan, 200 bat jarraitzailek harrera egin zioten Donostiara iristean. Gurean izan dugun denbora laburrean ere, aztoramendu ederra sortarazi du nonahi. Eta Kursaalak, Hugh Jackmanek adin guztietako ikusleengana iristeko eta hain pertsonaia desberdinetara egokitzeko duen gaitasuna txalotu du gogoz. “Inoiz ez dut gau hau, Donostia eta eman didazuen saria ahaztuko. Eskerrik asko!”

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea