Ostirala, 2013(e)ko irailak 20
Hugh Michael Jackman (Sidney, 1968) gehienbat X-Men komikietan oinarritutako hainbat filmetan Wolverine (“Otsokume”) pertsonaia antzezteagatik da ezaguna. Hugh Jackman Oscar sarirako izendatu dute, eta Urrezko Globo bat eta Tony bat irabazi ditu. Adin guztietako ikusleengana iristea lortu du bere ibilbide anitzari esker, eta lan sonatuak egin ditu bai pantaila handian, bai agertokietan, milaka pertsonaren aurrean. 70eko hamarkadako abeslari eta konpositore Peter Allenen rolean Broadwayn eginiko bira saridunean, zein altzairuzko atzaparrekin, X-Men sagako Wolverine ezagunaren rolean, Jackmanek argi eta garbi erakutsi du gure garaiko aktore gutxik dutela hain pertsonaia desberdinetara egokitzeko berak duen gaitasuna.
Australian jaiotako aktoreak AEBeta eginiko lehenengo rol garrantzitsua Wolverinerena izan zen, X-Men saileko lehen atalean. Beste bitan egin du pertsonaia bera, X2 eta X-Men: The Last Stand arrakastatsuetan. Ondoren, rol bera errepikatu zuen bere pertsonaiaren
izena daraman filmean, X-Men Origins: Wolverine. 2014an Jackman eta X-Men sagako taldea berriz bilduko dira gaur egun ekoizpen-fasean den X-Men: Days of Future Past filmatzeko. Aurreko udazkenean, Les Misérables lanaren egokitzapenean parte hartu zuen Jackmanek, Tom Hooper-en zuzendaritzapean. Jean Valjean protagonistaren rolean egin zuen interpretazio bikainari esker komediako edo musikaleko aktore onenaren Urrezko Globoa irabazi zuen Jackmanek. Beste lan garrantzitsu batzuk ere egin ditu, honako film hauetan: Real Steel, Shawn Levy zuzendariarena; Australia, az Luhrmannena; The Prestige, Christopher Nolanena; The Fountain, Darren Aronofskyrena, eta Scoop, Woody Allenena. Bestalde, bere ahotsa jarri die Happy Feet eta Flushed Away animazio- ilmetako pertsonaiei. Hona hemen protagonista gisa egin dituen beste lan batzuk: Deception, Someone Like You, Swordfish, Van Helsing, eta Kate and Leopold. Eta bere ahots-talentua jarri dio, gainera, Rise of the Guardians animaziozko familia-abenturari. Hugh Jackmanek protagonista gisa egin duen azken filmaren (Prisoners) emanaldiaren aurretik jasoko du Donostia Saria, irailaren