Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 61. Edizioa 2013  > Sailak eta filmak
Culinary Zinema: Zinema eta gastronomia
61. Edizioa 2013
Filmak
Filmak
Culinary Zinema: Zinema eta gastronomia
Culinary Zinema: Zinema eta gastronomia
A la Bizkaina (Bizkaiko erara)
Aritz Galarza
Espainia 
Bizkaiaren izena hartzen duen saltsaren misterioak haren jatorria eta haren osagaiena aztertzera eramango gaitu. Eta, bide batez, lortu duen nazioarteko izaera eta gure inguruneak, esperientziak eta gertakari historikoek baldintzaturiko gure gastronomiaren bilakaera aztertzera. Bestetik, hainbat galderari erantzuten saiatuko da: saltsa behar bezala egiteko giltzak, jatorrizk...

Bizkaiaren izena hartzen duen saltsaren misterioak haren jatorria eta haren osagaiena aztertzera eramango gaitu. Eta, bide batez, lortu duen nazioarteko izaera eta gure inguruneak, esperientziak eta gertakari historikoek baldintzaturiko gure gastronomiaren bilakaera aztertzera. Bestetik, hainbat galderari erantzuten saiatuko da: saltsa behar bezala egiteko giltzak, jatorrizko errezeta bat ote dagoen, saltsa horrekin lagunduriko platerei loturiko balio sentimentala, eta nortzuk diren haren historia luzearen egiazko arduradunak.

Bushi no Kondate / A Tale of Samurai Cooking - A True Love Story
Yuzo Asahara
Japonia 
Haruk urtebete eman du ezkonduta eta dibortziatu egin da. Egun batean, Kaga eskualdeko chef samurai batek bere seme Yasunobu Funakirekin ezkontzea proposatuko dio. Yasunobuk ezpatak aukeratu zituen sukaldearen ordez. Haruk sukaldaritzaren artea erakutsi beharko dio senar berriari familiaren izenari eta chef samurai gisa duen mailari eusteko.

Haruk urtebete eman du ezkonduta eta dibortziatu egin da. Egun batean, Kaga eskualdeko chef samurai batek bere seme Yasunobu Funakirekin ezkontzea proposatuko dio. Yasunobuk ezpatak aukeratu zituen sukaldearen ordez. Haruk sukaldaritzaren artea erakutsi beharko dio senar berriari familiaren izenari eta chef samurai gisa duen mailari eusteko.

Como agua para chocolate / Like Water for Chocolate
Alfonso Arau
Mexiko 
Estreinaldiaren hogeigarren urteurrenarekin bat, bueltan dugu Mexikon XX. mendearen hasieran girotutako amodioari eta gastronomiari buruzko istorio hau. Tita eta Pedro gazteak zeharo maiteminduta daude, baina maitasunari uko egin beharko diote, Mamá Elenak aginduta; izan ere, Titak, alaba gazteenak, ezkongabe izan behar du, zahartzaroan ama zaintzeko. Mexikoko sukaldaritza ...

Estreinaldiaren hogeigarren urteurrenarekin bat, bueltan dugu Mexikon XX. mendearen hasieran girotutako amodioari eta gastronomiari buruzko istorio hau. Tita eta Pedro gazteak zeharo maiteminduta daude, baina maitasunari uko egin beharko diote, Mamá Elenak aginduta; izan ere, Titak, alaba gazteenak, ezkongabe izan behar du, zahartzaroan ama zaintzeko. Mexikoko sukaldaritza tradizionalaren usainen eta zaporeen artean, Titak denboraz haratago iraungo duen maitasunagatik sufrituko du.

El Somni
Franc Aleu
Espainia 
Esperientzia berri bat aurkezteko ikus-entzunezko pieza da hau. Munduko jatetxerik onen izendaturiko El Celler de Can Rocak, opera garaikidearen estetika nabarmen berritu duen Franc Aleuk gastronomia eta opera uztartzen dituen proposamena sortu dute. Horretarako, formatu anitzeko ikuskizun harrigarria antolatu dute, zientziaren zein kulturaren arloetako ordezkari ezagunen pa...

Esperientzia berri bat aurkezteko ikus-entzunezko pieza da hau. Munduko jatetxerik onen izendaturiko El Celler de Can Rocak, opera garaikidearen estetika nabarmen berritu duen Franc Aleuk gastronomia eta opera uztartzen dituen proposamena sortu dute. Horretarako, formatu anitzeko ikuskizun harrigarria antolatu dute, zientziaren zein kulturaren arloetako ordezkari ezagunen parte-hartzearekin.

Final Recipe
Gina Kim
Hego Korea 
Hao chef ospetsu bat izan zen, baina bere jatetxea porrot egitear dago, bera oso burugogorra baita eta bezeroek gustuz aldatu baitute, hots, ez baitute plater tradizionalik jan nahi. Bere legatua salbatzeko, Mark bilobak sukaldaritzako lehiaketa batean izena emango du. Lehiaketak «Final Recipe» du izena, eta munduko osoko talentu handiko chefekin lehiatu beharko da. Mark p...

Hao chef ospetsu bat izan zen, baina bere jatetxea porrot egitear dago, bera oso burugogorra baita eta bezeroek gustuz aldatu baitute, hots, ez baitute plater tradizionalik jan nahi. Bere legatua salbatzeko, Mark bilobak sukaldaritzako lehiaketa batean izena emango du. Lehiaketak «Final Recipe» du izena, eta munduko osoko talentu handiko chefekin lehiatu beharko da. Mark probak irabazten hasiko da, janaria prestatzeko modu xarmagarriari esker, eta mundu guztiaren arreta erakarriko du, baita programako ekoizle Juliarena ere. Julia ohartuko da Markek, bitxia badirudi ere, bere senar David chef maisuaren antz handia duela.

Jadoo
Amit Gupta
Erresuma Batua 
Bi anaia, biak ala biak sukaldari apartak, izugarri haserretuko dira elkarrekin. Borrokaren klimaxean, bi zatitan puskatuko dute familiako errezeta-liburua: anaietako bat lehenengo platerekin geldituko da, eta, bestea, berriz, bigarrenekin. Jatetxe lehiakide bana jarriko dute, bata bestearen ondoan, eta hogei urte emango dituzte bestea gainditzen. Alaba batek elkartuko ditu,...

Bi anaia, biak ala biak sukaldari apartak, izugarri haserretuko dira elkarrekin. Borrokaren klimaxean, bi zatitan puskatuko dute familiako errezeta-liburua: anaietako bat lehenengo platerekin geldituko da, eta, bestea, berriz, bigarrenekin. Jatetxe lehiakide bana jarriko dute, bata bestearen ondoan, eta hogei urte emango dituzte bestea gainditzen. Alaba batek elkartuko ditu, ezkontzan bi anaiek janaria elkarrekin prestatzea nahiko baitu. Lortuko ote bakea?

Make Hummus Not War
Trevor Graham
Australia 
Hummusarekiko maitasuna izan al daiteke Ekialde Ertainean bakea lortzeko errezeta? Galdera hori bera zerabilen buruan Trevor Graham zuzendariak, albistegietan inoiz ikusten ez dugun Ekialde Ertaineko liskarraren alderdiari buruzko dokumentala filmatzerakoan. Grahamek hummusa prestatzen duten tabernetan egindako bidaia komikoa da, Beiruteko, Tel Aviveko, Jerusaleneko eta New ...

Hummusarekiko maitasuna izan al daiteke Ekialde Ertainean bakea lortzeko errezeta? Galdera hori bera zerabilen buruan Trevor Graham zuzendariak, albistegietan inoiz ikusten ez dugun Ekialde Ertaineko liskarraren alderdiari buruzko dokumentala filmatzerakoan. Grahamek hummusa prestatzen duten tabernetan egindako bidaia komikoa da, Beiruteko, Tel Aviveko, Jerusaleneko eta New Yorkeko sukaldeetan barrena. Bidaian, Ekialde Ertaineko dama handi Claudia Rodenekin, fanatikoekin, kolono juduekin, pertsonaia biblikoekin, aktibista politikoekin, garbantzu-hazleekin, nobelistekin eta jekeekin egingo du topo. Horientzat guztientzat, hummusa obsesio erlijioso bat da ia.

Små Citroner Gula / Love and Lemons
Teresa Fabik
Suedia 
Maitasunari, adiskidetasunari eta ametsak jarraitzeko beharrezko adoreari buruzko komedia erromantikoa da, Kajsa Ingemarssonen izen bereko nobela arrakastatsuan oinarritutakoa. Agnes sukaldaria da, eta izugarri gustatzen zaio sukaldean ibiltzea. Lan ona du luxuzko jatetxe batean, maite duen mutil-laguna, eta bere lagunik onenak edozer egingo luke beregatik. Baina, halako bat...

Maitasunari, adiskidetasunari eta ametsak jarraitzeko beharrezko adoreari buruzko komedia erromantikoa da, Kajsa Ingemarssonen izen bereko nobela arrakastatsuan oinarritutakoa. Agnes sukaldaria da, eta izugarri gustatzen zaio sukaldean ibiltzea. Lan ona du luxuzko jatetxe batean, maite duen mutil-laguna, eta bere lagunik onenak edozer egingo luke beregatik. Baina, halako batean, kaleratu egingo dute, eta mutil-lagunak utzi egingo du. Lagun batek jatetxe berri baten jabekide izatea proposatuko dio. Ez du ezer galtzekorik.

Tennoshizuku Tatsumi Yoshiko 'inochi-no-soup' / Drops of Heaven
Atsunori Kawamura
Japonia 
Dokumental honek «bizitzaren zopa»ren jatorria aztertu du. Yoshiko Tatsumi 88 urteko sukaldaritzako artistak bizitza osoa darama zopa hori prestatzen. Japoniako paisaia eder eta finek hainbat eta hainbat uzta-mota eskaintzen dituzte, nekazari jakintsuen zaintzapean. Yoshikok osagairik onenak hautatu, eta ardura handi-handiz prestatuko ditu. Yoshiko Tatsumiren «bizitzaren ...

Dokumental honek «bizitzaren zopa»ren jatorria aztertu du. Yoshiko Tatsumi 88 urteko sukaldaritzako artistak bizitza osoa darama zopa hori prestatzen. Japoniako paisaia eder eta finek hainbat eta hainbat uzta-mota eskaintzen dituzte, nekazari jakintsuen zaintzapean. Yoshikok osagairik onenak hautatu, eta ardura handi-handiz prestatuko ditu. Yoshiko Tatsumiren «bizitzaren zopa»ren lurrunetatik haratago, jendea bakean elikatzen zen garai ahaztuak etorriko zaizkigu gogora, bakean bizi zirenekoak.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea