Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi

Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 61. Edizioa 2013  > Sailak eta filmak
Horizontes Latinos
61. Edizioa 2013
Filmak
Filmak
Horizontes Latinos
Horizontes Latinos
Inaugurazioa (lehiaketa barruan)
La jaula de oro
Diego Quemada-Díez
Mexiko-Espainia 
Diego Quemadar-Diezen Mexiko eta Espainiaren arteko koprodukzioa da, eta azkeneko Cannesko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean estreinatu zen. Juan, Sara eta Samuel 15 urteko gazteek Guatemalatik ihes egingo dute, AEBetara iristen saiatzeko. Hiru nerabeek mundu hobea bilatu nahi dute Mexikoko mugez harago, baina laster ohartuko dira errealitatea oso bestelakoa dela.

AninA
Alfredo Soderguit
Uruguai-Kolonbia 
Alfredo Soderguit ilustratzaile eta animatzailearen opera primaren protagonista Anina da, hamar urteko neskatila. Aninaren izena palindromoa denez, gelakideek barre egiten diote; bereziki, Yisel izena duen eta Aninak "elefante emakumea" ezizena jarrio dion batek. Neskatoaren pazientzia agortzen denean, borrokan hasiko dira biak. Gertakariaren ondorioz, zigor bitxia...

Alfredo Soderguit ilustratzaile eta animatzailearen opera primaren protagonista Anina da, hamar urteko neskatila. Aninaren izena palindromoa denez, gelakideek barre egiten diote; bereziki, Yisel izena duen eta Aninak "elefante emakumea" ezizena jarrio dion batek. Neskatoaren pazientzia agortzen denean, borrokan hasiko dira biak. Gertakariaren ondorioz, zigor bitxia jarriko diete. Itxita dagoen kartazal beltz bat emango diete; barruan dago haien zigorra, baina astebete itxaron beharko dute hura irekitzeko. Aninarentzat, kartazalaren edukia ulertzeak, ustekabean, bere mundua eta han betetzen duen lekua ulertzea esan nahiko du.

Zinema Eraikitzen 22
De menor / Underage
Caru Alves de Souza
Brasil 
Zinema Eraikitzen 23
Film honek bi pertsonaren bizitza kontatuko digu. Helen abokatu lizentziatu berria da eta Brasilgo Santos hiriko auzitegian egiten du lan, haurren eta nerabeen ofiziozko defendatzaile gisa. Caio Helenen anaia nerabea da, eta delitu larri bat egin du. Filmak Donostia Zinemaldiaren 60. edizioko Zinema Eraikitzen sailean parte hartu zuen.

Heli
Amat Escalante
Mexiko 
Amat Escalante zinemagile mexikarrak zuzendari onenaren saria irabazi zuen Canneseko zinema-jaialdian film honi esker. Hamabi urteko Estela zeharo maiteminduta dago berarekin ihes egin eta ezkondu nahi duen poliziako kadete gazte batekin. Amets hori lortzen saiatzean, bere familiak bizi den eskualdea suntsitzen ari den indarkeriari egin beharko dio aurre.

O lobo atrás da porta / A Wolf at the Door
Fernando Coimbra
Brasil 
Fernando Coimbra brasildarraren opera prima Toronton aurkeztu zen. Bahituriko haur bat. Komisarian, Sylvia eta Bernardo gurasoek, eta Rosak, susmagarri nagusi eta Bernardoren maitaleak, lekukotza kontraesankorrak emango dituzte, eta horien bitartez, hiru pertsonaien arteko harremanetan nagusi diren desioaren, gezurraren, beharraren eta gaiztakeriaren bazter ezkutuak ezagutuk...

Fernando Coimbra brasildarraren opera prima Toronton aurkeztu zen. Bahituriko haur bat. Komisarian, Sylvia eta Bernardo gurasoek, eta Rosak, susmagarri nagusi eta Bernardoren maitaleak, lekukotza kontraesankorrak emango dituzte, eta horien bitartez, hiru pertsonaien arteko harremanetan nagusi diren desioaren, gezurraren, beharraren eta gaiztakeriaren bazter ezkutuak ezagutuko ditugu.

Pensé que iba a haber fiesta / I Thought It Was a Party
Victoria Galardi
Argentina-Espainia 
Victoria Galardi zinemagile argentinarrak lan berria estreinatuko du, hain zuzen, Donostia Zinemaldiaren 60. edizioko Koprodukzio Foroan aurkeztu zuena. Argentina eta Espainiaren arteko koprodukzioa da, eta Anaren istorioa kontatzen du, lagun minenaren senar ohiarekin amodio-kontuetan hasiko den emakumearena, alegia. Maitasuna bilatzeari, adiskidetasunari, bakartasunari, bel...

Victoria Galardi zinemagile argentinarrak lan berria estreinatuko du, hain zuzen, Donostia Zinemaldiaren 60. edizioko Koprodukzio Foroan aurkeztu zuena. Argentina eta Espainiaren arteko koprodukzioa da, eta Anaren istorioa kontatzen du, lagun minenaren senar ohiarekin amodio-kontuetan hasiko den emakumearena, alegia. Maitasuna bilatzeari, adiskidetasunari, bakartasunari, beldurrei, erruari, unibertso femeninoari… buruzko filma. Elena Anayak eta Valeria Bertucellik interpretatutako filma.

Raíz / Root
Matías Rojas Valencia
Txile 
Matías Rojas Valencia zuzendari txiletarraren opera primak Amaliaren historia kontatuko digu. Hogeita sei urteko Amaliak eta bederatzi urteko Cristobalek Txile hegoaldeko paisaia gordeetan barrena bidaiatuko dute haurraren aita aurkitzeko helburuarekin. Bilaketa bi pertsonaien barruko historian zehar eginiko ibilbide bilakatuko da.

Tanta agua / So Much Water
Ana Guevara, Leticia Jorge
Uruguai-Mexiko-Holanda-Alemania 
2012an Donostia Zinemaldiko Zinema Eraikitzen atalean parte hartu ostean, film hau Berlingo zinema-jaialdiko Panorama sailean aurkeztu zuten eta opera prima onenaren saria irabazi zuen Guadalajaran. Dibortziatu zenetik, Albertok denbora gutxi pasatzen du Lucía eta Federico seme-alabekin. Ekaitz egun batean, ur termaletara abiatuko dira hiruak. Opor laburrak izango dira eta ...

2012an Donostia Zinemaldiko Zinema Eraikitzen atalean parte hartu ostean, film hau Berlingo zinema-jaialdiko Panorama sailean aurkeztu zuten eta opera prima onenaren saria irabazi zuen Guadalajaran. Dibortziatu zenetik, Albertok denbora gutxi pasatzen du Lucía eta Federico seme-alabekin. Ekaitz egun batean, ur termaletara abiatuko dira hiruak. Opor laburrak izango dira eta ahalik eta etekin handiena atera nahi diete. Beti gogotsu, Albertok ez ditu planak hondatu nahi. Baina igerilekuak itxita daude, ezin jakin noiz irekiko dituzten, eta gazteek gaitzespenez begiratu dute; ondorioz, lasaitasuna galtzen hasiko da aita. Guztiak daude hipersentibera eta giroa gero eta itogarriago bilakatzen ari da. Bitartean, euria etengabe ari du, eta Albertok alokatu duen etxeak ordutik ordura txikiagoa dirudi.

El médico alemán - Wakolda
Lucía Puenzo
Argentina-Espainia-Frantzia-Norvegia 
Lucía Puenzoren azken filma Cannesko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean estreinatu zuten. Benetan gertatutako istorioa da, Argentinako familia batena, hain zuzen: historiako kriminal handienetako batekin bizi izan zen, benetan nor zen jakin gabe.

Who is Dayani Cristal?
Marc Silver
Erresuma Batua-Mexiko 
Mugaldeko poliziak Sonomako basamortuan deskonposizio-prozesuan den eta "Dayani Cristal" dioen tatuajea daraman hilotza aurkitzen duenean, hainbat galdera sortuko zaizkie. Sundanceko jaialdian estreinaturiko dokumental honek galdera horien erantzunak aurkitzea du helburu: Nor da pertsona hori? Zerk ekarri du hona? Nola hil da? Nor da Dayani Cristal? Gael García Be...

Mugaldeko poliziak Sonomako basamortuan deskonposizio-prozesuan den eta "Dayani Cristal" dioen tatuajea daraman hilotza aurkitzen duenean, hainbat galdera sortuko zaizkie. Sundanceko jaialdian estreinaturiko dokumental honek galdera horien erantzunak aurkitzea du helburu: Nor da pertsona hori? Zerk ekarri du hona? Nola hil da? Nor da Dayani Cristal? Gael García Bernal aktoreak eta Marc Silver zuzendariak berreraikiko dute hiltzeko garaian izenik ez duen pertsona horren nortasuna, eta atzean historia hunkigarria duen hezur-haragizko gizaki bilakatuko dute.

Workers
José Luis Valle
Mexiko-Alemania 
José Luis Valleren bigarren filma Berlingo zinema-jaialdiko Panorama sailean aurkeztu zuten eta Mexikoko film luze onenaren saria irabazi zuen Guadalajaran. Bizitza osoan Tijuanan lan egin ostean, Rafaelek eta Lidiak beren eskubideen eta duintasunaren aurka eginiko bidegabekeria bat jasan beharko dute. Izapideekin loturiko akats bat dela-eta, erretiro pentsioa kobratzeko es...

José Luis Valleren bigarren filma Berlingo zinema-jaialdiko Panorama sailean aurkeztu zuten eta Mexikoko film luze onenaren saria irabazi zuen Guadalajaran. Bizitza osoan Tijuanan lan egin ostean, Rafaelek eta Lidiak beren eskubideen eta duintasunaren aurka eginiko bidegabekeria bat jasan beharko dute. Izapideekin loturiko akats bat dela-eta, erretiro pentsioa kobratzeko eskubiderik ez duela jakingo du Rafaelek. Lidia gurpil-aulki batean eserita bizi den emakume mexikar aberats baten etxean lan egiten duten zazpi pertsonetako bat da. Emakumeak bere txakurra "Princess" mimatzen igaro du bizitza osoa; txakurrak urrezko ontzi batetik jaten du eta zetazko kuxin baten gainean lo egin. Hil ondoren, emakumeak aberastasun guztiak txakurrari utziko dizkio, eta Lidiak nagusi gisa txakur bat izateak zer zentzu duen galdetuko dio bere buruari...

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea