tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 61. Edizioa 2013  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > Diego Luna
Diego Luna
 

Diego Luna zazpi urterekin hasi zen lanean antzerkiko aktore gisa. Hamabirekin telebistarako jauzia egin zuen eta, ordutik, zineman, antzerkian eta telebistan aritu da. Aktore gisa Mexikoko eta atzerriko 30 filmetan baino gehiagotan parte hartu du; horien artean, azpimarratzekoa da Alfonso Cuarón zuzendariaren Y tu mamá también filmean eginiko lana. Pantaila handian egin dituen rol berrienen artean Carlos Cuarón zuzendariaren Rudo y cursi dago –berriz ere Gael García Bernalekin elkartu zen lan honetan–, baita Gus Van Santen Milk, etaNeill Blomkamp zuzendariaren Elysium ere.

Antzerkian ere parte hartu du, esaterako De película eta El cántaro roto antzezlanetan, Compañía Nacional de Teatro taldearekin; azkenagatik Antzerki Kritikarien Elkarteko gizonezko aktore hasiberri onenaren 96-97 saria irabazi zuen. 2008an ekoizle eta aktore izan zen John Malkovichek zuzenduriko El buen canario antzezlanean. Antzerkiko ibilbidea eta zinemakoa primeran uztartzen jakin du, eta arrakasta izan du bietan; ondorioz, ezaguna da Mexikon bertan zein atzerrian.

Lunak zuzendari gisa eginiko lehen lana 2007an Tribecako jaialdian estreinaturiko J.C. Chávez dokumentala izan zen. Abel kameraren atzean eginiko bigarren filma izan zen, eta fikziozko lehenengoa. Sundancen estreinatu zuen 2010eko urtarrilean. 2012ko ekainean amaitu zuen zuzendari gisa egin duen azken luzearen filmaketa: Chávez, César E. Chávez nekazari eta aktibista ezagunaren bizitzan oinarritua eta orain postprodukzio fasean dena.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea