tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 61. Edizioa 2013  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > Valeria Bruni Tedeschi
Valeria Bruni Tedeschi
 

Valeria Bruni Tedeschi Nanterreko l’École des Amandiers ikastegiko antzerki-eskoletara joan zen; Pierre Romans eta Patrice Chéreau izan zituen irakasle, eta Agnès Jaoui, Vincent Pérez, Laurent Grévill, Marianne Denicourt eta Bernard Nissille ikaskide.

1987an egin zuen antzerkiko lehen lana, Anton Txekhoven Platonov, Patrice Chéreauren zuzendaritzapean. Urte horretan bertan, Patrice Chéreauk lehen rol garrantzitsua eskaini zion zineman, l’École des Amandierseko ikasleekin errodaturiko Hôtel de France filmean. Berriz ere egin zuten lan elkarrekin 1998an, Ceux qui m’aiment prendront le train lanean.

1993an Laurence Ferreira Barbosasen Les gens normaux n’ont rien d’exceptionnel filmean parte hartu zuen, eta hari esker aktore hasiberri onenaren César saria irabazi zuen 1994an. 1989an hasi zen Noémie Lvovskyrekin lanean, Dis-moi oiu, dis-moi non film laburrarekin, eta elkarrekin egin zuten bere lehenengo film luzea, Oublie-moi (1994).

Ondoren, Claire Denis zuzendariaren Nénette et Boni (1996), Claude Chabrolen Au coeur du mensonge (1999), eta Marion Vernouxen Rien à faire (1999) egin zituen.Era beren, rol garrantzitsuak eskaini zizkioten film italiarretan; esaterako, Marco Bellocchio zinemagilearen La balia (1999) eta Mimmo Caloprestiren La seconda volta (1995) filmetan. Bestalde, François Ozon zuzendariaren 5x2 (2004) eta, duela gutxiago, Cédric Kahn-en Les regrets (2009) filmetan lan egin du.

1997an, Mimmo Caloprestirekin batera Mots d’amour filmeko elkarrizketak idazten ari zela, gidoigintzarekiko zaletasuna piztu zitzaion, eta bost urte geroago, kutsu autobiografikoa duen film bat idatzi eta zuzendu zuen, Il est plus facile pour un chameau… (2003); hari esker opera prima onenaren Louis-Delluc saria irabazi zuen 2003an, baita emakume aktore onenaren eta opera prima onenaren sariak ere, urte bereko Tribecako zinema-jaialdian. Ondoren, Actrices (2007) –epaimahaiaren sari berezia Canneseko Un Certain Regard sailean– eta Un château en Italie –2013ko Canneseko jaialdian lehiatu zena– egin zituen. Azken hiru film horiek Noémie Lvovskyrekin eta Agnès de Sacyrekin batera idatzi ditu.

Valeria Bruni Tedeschik 2011n egin zuen topo berriz Patrice Chéreaurekin, Jon Fosse norvegiarraren Rêve d’automne antzeztu zutenean.

 
Copyright : Manuele Geromini and Laura Villa Baroncelli for M le magazine du Monde
Copyright : Manuele Geromini and Laura Villa Baroncelli for M le magazine du Monde

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea