Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 61. Edizioa 2013  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > Todd Haynes
Todd Haynes
Presidentea
 

Todd Haynes idazle, zuzendari eta ekoizleak sari ugari irabazi ditu bere film guztiak zuzendu eta idazteagatik. Far From Heaven (Zerutik urrun, 2002) Oscar sarietarako, Urrezko Globoetarako eta WGA sarietarako izendatu zuten, gidoi onenaren kategorian, baita Chicagoko zinema-kritikarien elkarteko sarietarako, Europako Zinemaren sarietarako, Londreseko kritikarien zirkuluko sarietarako eta Satellite sarietarako ere, eta, gainera, Veneziako zinema-jaialdian lehiatu zen. Haynesek San Franciscoko zinema-kritikarien zirkuluko, Seattleko eta Hego-Ekialdeko zinema-kritikarien elkarteetako, Phoenixeko zinema-kritikarien sozietateko eta Online zinema-kritikarien sozietateko gidoi onenaren sariak irabazi zituen. Far From Heaven filma zuzentzeagatik Independent Spirit sari bat, Golden Satellite sari bat eta New Yorkeko zinema-kritikarien zirkuluko sari bat irabazi zituen. Lan horrek, gainera, SIGNIS – Ohorezko Aipamena saria irabazi zuen Veneziako jaialdian, eta hiru GLAAD Media sari 2003an.

Velvet Goldmine (1998) filmarekin ekarpen artistiko onenaren saria irabazi zuen 1998ko Canneseko jaialdian, eta Urrezko Palmorria lortzeko lehiatu zen. Film hori zuzentzeagatik Channel 4 Directors Award saria irabazi zuen Haynesek Edinburgoko jaialdian, eta Independent Spirit sari baterako izendatu zuten.

Zinemagilearen lehenengo film luzeak, Poison (1991), epaimahaiaren sari nagusia irabazi zuen (Drama) Sundanceko zinema-jaialdian, baita film luze onenaren Teddy Award saria ere Berlingo jaialdian, eta zuzendari onenaren eta opera prima onenaren Independent Spirit sarietarako izendatu zuten.

Bestalde, I’m Not There (2007) lanari esker, Independent Spirit lehiaketako Robert Altman saria eta Veneziako zinema-jaialdiko bi sari (film onenaren Cinemavenire eta epaimahaiaren sari berezia) irabazi zituen, eta film onenaren Gotham sarirako izendatu zuten. Era berean, zuzendari onenaren eta gidoi onenaren Independent Spirit sarietarako izendatu zuten Safe (1995) filmari esker; azken lan horrek, gainera, American Independent Award saria irabazi zuen Seattleko zinema-jaialdian, eta FIPRESCI saria ­- Aipamen Berezia Rotterdamgo jaialdian.

Haynesen azken lana, Mildred Pierce (2011), HBO katearentzat eginiko bost orduko mini-telesaila da eta James M. Cain idazlearen eleberrian dago oinarrituta.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea