tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 61. Edizioa 2013  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > Mariela Besuievsky
Mariela Besuievsky
 

Tornasol Films etxeko kide da, eta 118 filmen baino gehiagoren ekoizle exekutibo.

Uruguain jaio zen eta EMAD, Arte Dramatikoko Udal Eskolan graduatu. Zinema ikasketak Gabriel García Márquez Nobel saridunak San Antonio de los Bañosen (Kuba) sorturiko EICTV, Nazioarteko Zinema Eskolan gauzatu zituen.

Ekoizle gisa egin zuen lehenengo filma Pablo Dotta zuzendariaren opera prima izan zen, El dirigible, aldi berean Canneseko zinema-jaialdian parte hartu zuen lehenengo film uruguaiarra izan zena (Kritikaren Astea 1994).

2011n Europako Zinema Akademiaren koprodukzioaren Eurimages saria irabazi zuen.

Hona hemen parte hartu duen filmetako batzuk:

Juan José Campanella zuzendariaren El secreto de sus ojos, atzerriko film onenaren Oscar sariaren irabazle; Balada triste de trompeta (Zilarrezko Lehoia Venezian, 2010) eta Los crímenes de Oxford, Álex de la Iglesia zuzendariarenak; baita Juan Carlos Tabíoren Lista de espera (Cannes 2000) eta Gerardo Herreroren El misterio Galíndez (Zinemaldiko Sail Ofiziala, 2003) ere.

Hainbat film koproduzitu ditu: Tetro, Francis Ford Coppolarena; Triage, Danis Tanovic Oscar saridunarena; Fabián Bielinsky zuzendariaren El aura; Andrés Wooden Machuca, eta Oscar sarietarako izendatu zuten El hijo de la novia, Juan José Campanellarena.

Gainera, nazioarteko koprodukzioetan ere parte hartu du: Triple Agent, Eric Rohmer zuzendariarena; Sweet Sixteen, Looking for Eric eta The Wind That Shakes the Barley (Urrezko Palmorria Cannesen, 2006), Ken Loach zuzendariarenak, eta The Inner Life of Martin Frost, Paul Auster idazle eta zuzendariarena (Zinemaldiko Sail Ofiziala, 2007).

Gaur egun postprodukzio fasean den Food Guide to Love filmean ari da lanean, Teresa de Pelegrí eta Dominic Harari zuzendariarena; baita Isabel Coixeten Panda Eyes eta Jorge Drexlerren Y que empiece el carnaval dokumentalean ere.

Mariela Besuievsky, gainera, irakasle izana da Madrilgo ECAM zinema-eskolako Ekoizpen arloan eta Kubako EICTVn.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea