Itziar Nogeras euskal filologian aditu eta eskarmentudun kultur kudeatzailea EHUko Irakasle Eskolako diplomaduna eta Euskal Filologian lizentziaduna da, eta Euskal Kulturgintzaren Transmisio masterra egin zuen Mondragon Unibertsitatean. Nogerasek (Donostia, 1966) Elhuyar Fundazioan eman du bere bizitza profesionalaren zati handi bat. 1972an zientzia eta euskara batzeko kultur elkarte gisa jaiotako erakunde hori fundazio bihurtu zen 2002an; urte horretan bertan izendatu zuten Nogeras zuzendari nagusi, 2012ra arte. Denbora-tarte horretan, egun Donostia 2016 ekimenaren zuzendari denak hainbat proiektutan parte hartu zuen: euskarazko hiztegi entziklopediko baten sorrera, Elhuyarren gaztelania-euskara hiztegia, eta Euskal Herriko enpresetan eta erakundeetan euskara erabiltzea sustatzeko planen garapena.